'Zikoinak' filma barikuan estreinauko da euskeraz

Bizkaie! 2016-09-28 12:38   Zinemea

Zikoinak filma aurten diruz laguntzen dan 11. filma da. Aurreko hamarrak  Printze Txikia, Phantom Boy, Iparraldeko Norman, Egun handia, Oker, Tximinoen Erresuma, Zipi eta Zape eta Kapitainaren irla, K2. Zerua ukitzen, Mustang eta Albert izan ziran.

Zineuskadik sustatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker, datorren barikuan, irailaren 30ean, Zikoinak filma zinema-aretoetara helduko da euskeraz.

Estreinaldia honako aretoetan egingo da: Bilbon, Multicines, Alhondiga eta Zubitarte; Getxon, Zinemak; Barakaldon, Yelmo Megapark eta Max Ocio; Gasteizen, Florida; Iruñean, La Morea; Donostian, Principe; Usurbilen, Urbil; eta Errenterian, Niessen.

Nicholas Stollerek eta Doug Sweetlandek zuzendutako filmak zikoinen ohiko kontzeptua aldarazoko dau. Beti esan izan da zikoinek umeak eroaten dituela edo, eroaten zituela behintzat. Orain, ostera, interneteko mundu mailako konpainia baten paketeak emoteaz arduratzen dira. Junior (Andy Samberg), konpainiako banatzailerik onena dan zikoina, postuz igotekotan dagoz nahi barik Umeak Egiteko Makinea aktibau eta baimendu bako ume zoragarri bat egiten dauenean.

Etsiak hartuta, bere nagusia konturatu baino lehen arazoa gainetik kendu nahi dau. Horretarako, Stork Mountaineko Tulipen laguntza izango dau. Umetxua emoteko, familia bat baino gehiagoren segurtasunari eragin leikion abentura basati eta errebelatzailean sartuko dira, munduan zikoinen benetako egitekoa berezarriz.
 
Zinema Euskaraz programeak herritarren eskura euskal balio zinematografikoak sustatu, euskerearen erabilerea komunikazino kultural legez erabili eta aisialdi arloan normalizazinoa bultzatuko dauen film multzoa jartea dau helburu.  

Zikoinak filma aurten diruz laguntzen dan hamaikagarren filma da. Aurreko hamarrak  Printze Txikia, Phantom Boy, Iparraldeko Norman, Egun handia, Oker, Tximinoen Erresuma, Zipi eta Zape eta Kapitainaren irla, K2. Zerua ukitzen, Mustang eta Albert izan ziran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu