'English on Tuesdays', ingelesa praktiketako programea hasiko da gaur Bilbon

Bizkaie! 2016-09-20 10:16   Kulturea

Nahi daben herritar guztiek parte hartu ahal izango dabe, doban, jatorrizko ingeles hiztunek gidatutako saioetan. Bilborock aretoan batuko dira.

Gaur, irailak 20, hasi eta zemendiaren 22ra arte, ordu eta erdiko saioak antolatuko ditue bost martitzenetan. Herritarrei ingelesa praktiketako aukerea emotea da helburua, batez be entzumena eta mintzamena. Horretarako, topaketetako gidariak Erasmus programeari esker Bilbon dagozan jatorrizko ingelesdunak izango dira.

Saio guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira, Bilborock aretoan. Doban da eta aurretik ez da izena emon behar. Ganera, bakotxak nahi dauen saioan parte hartu leike, ez da beharrezkoa danetara joatea. Honeek dira datak: Irailak 20, urriak 11 eta 25 eta zemendiak 8 eta 22.

Laugarren urtez antolatu dabe English on Tuesdays Bilboko Udalak eta Deustuko Unibersidadeak. Barritasunak egongo dira aurten, eztabaida-saioak eta entzumena lantzeko ariketak besteak beste. Berbaldi, film eta telesaioak aztertuko dira. Ganera, irakurmena lantzeko, ingelesezko testu batzuk irakurtzeko gonbita egingo deutsie parte-hartzaileei, ondoren horreen ganeko eztabaidea antolatzeko.

Ingleesa hobetzeaz gan, parte-hartzaileek jente barria ezagutu ahal izango dabe eta Estadu Batuetako, Australiako eta Britainiar Uharteetako personakaz hartu-emona egin. Bertokoek kanpokoei Bilbo ezagutzen laguntzea be bada programearen asmoa. Holan, Erasmuseko ikasleei uriko txokoak, gastronomia eta kulturea erakusteko bisitaldi gidatuak antolatuko dira.

Informazino gehiago: bilborock@bilbao.eus

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu