'Mendiak', Euskal Herriko tontorrak ezagutzeko dobako app barria martxan

Bizkaie! 2016-09-20 08:22   Kulturea

Android plataformetan deskargetako moduan dago dagoeneko Mendiak, CodeSyntax enpreseak garatutako aplikazinoa. 1500 mendiren informazinoa dago.

Euskal Herriko mendizaleentzat tresna eroso eta erabilgarria izateko sortu da Mendiak. CodeSyntaxeko arduradunek dinoenez, mendizale sutsuenentzat zein lantzean behineko ibiltarientzat eta familientzat aproposa da. Euskera hutsean dago eta doban deskargau leiteke.

Oraingoz, Euskal Herriko 1.500 tontorren informazinoa dakar aplikazinoak: Kokapena, alturerea eta beste datu batzuk, mapa interaktiboak, bideak, inguruko mendiak eta abar. Era berean, mendizale bakotxak bere perfilean erregistrau ahal izango ditu igondako mendiak, norberarentzako datu-base legez. Argazkiak igoteko aukerea be emoten dau. Sakelako telefonoko aplikazinoa izanik, jakina, norberaren erregistroak eta esperientziak partekatzeko modua dago.

Proiektuaren bultzatzaileek azaldu dabenez, Mendiak-en helburua da mendiaren alderdi ludikoena eta astialdia bultzatzea. Bide batez, mendizaletasuna be sustatu nahi dabe. Mendi taldeetako kide batzuek probau ahal izan dabe aplikazinoa merkadura urten aurretik eta gustora hartu ei dabe tresna barria. Horri esker, dagoeneko 500 deskarga inguru lortu ditu Mendiak-ek. Proba fase hori amaituta, edonork deskargau leike orain aplikazinoa, Android gailuendako PlayStore plataforman (hemen).

Mendiak-en bultzatzaileek aurreratu dabenez, aplikazinoko informazinoa osotuten segiduko dabe hurrengo asteetan. Euskal Herriko tontor gehiago sartu nahi ditue zerrendan. Beste alde batetik, proiektu honetarako garatutako teknologia beste aplikazino batzuk sortzeko erabiltea da asmoa, bai antzeko aplikazinoak beste hizkuntza batzuetan, bai beste gai batzuen ingurukoak.

 

Erabiltzaile baten perfila, Urko mendiaren atalean

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu