Amaya Suberviolaren ‘Montañas de papel’ pintureak irabazi dau Hotel Carltoneko VI. Arte Lehiaketea

Bizkaie! 2016-09-19 10:07   Kulturea

Nagore Amenabarro eta Ainhoa Coloradoren Sin título eta Atardecer en el pantano artelanek bigarren eta hirugarren sariak irabazi ditue, hurranez hurran.

Egunotan emon ditue Bilboko Hotel Carltoneko VI. Arte Lehiaketako sariak. Ekimena hotelak berak antolatzen dau, UPV/EHUko Arte Eder Fakultadeagaz batera, arte eta kultura adierazpide gazteenak sustatzeko helburuagaz. Lehiaketea aitatu fakultadean 2015/2016 ikasturtean zehar matrikulautako ikasleei zuzendu jake eta bagilean abiatu zan, ikasleek euren lanak aurkeztu zituenean. Orduan, UPV/EHU, Hotel Carlton eta kultura arloko hainbat ordezkariz osotutako epaimahaiak lehiaketarako onartutako 30 artelanak aukeratu zituan. Pieza horreek ikusgai egon dira abuztuaren 20a eta irailaren 4a bitartean hoteleko lobbyan ezarritako erakusketan.

Edizino honetan hautatutako artelanak Jesus Domingo Peña, Inma Peña Fernández, Sara Elisabet Gimeno Martínez, Pablo Abril Sánchez, Lexuri Pardo Altzibar, Adrián Cortadi Cámara, Elena Sierra García, Xabier Goikoetxeta García, Ander Gómez Miranda, Manuel Moral Vidal, Raúl Gancedo Montalvo, Jorge Gimeno Muro, Fernando Villena Irigolas, Ainhoa Colorado Cobos, Aritz Muguerza Horas, Raquel Miranda Pérez, Joana Etxebarria Akaiturri, Luis Olaso Garralda, Pablo Zabala Arana, Pedro Bella Hernández, Iván Chacón Villota, Amaya Suberviola García, Paula Martínez Domínguez, María Casanueva López, Ximon Aguirre Izco, Leticia Gaspar García, Nagore Amenabarro Irastorza, Ander Etxaniz Altube, Iñigo Fernández de Pinedo Eguíluz eta Mikel Del Río Moránenak izan dira.

Pasa dan astean, Hotel Carltonen ospatutako ekitaldian, hoteleko, UPV/EHUko eta Bilboko Udaleko ordezkariek hiru artelan irabazleei sariak emon eutseezan. Lehiaketako pintura irabazlea Amaya Suberviolaren Montañas de papel izan da. Saria 3.000 eurokoa da eta Nekane Alonsok, Bilboko Udaleko kultura zinegotziak, Facundo Quevedori emon eutson, Suberviolaren izenean joan zana sari-banaketara. Bigarren saria, 2.000 eurokoa, Nagore Amenabarrok eskuratu dau, izenburutzat Sin título dauen pintureagaz. UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea dan Carmelo Garitaonandiak emon eutson saria Amenabarrori. Azkenik, hirugarren saria Ainhoa Coloradorentzat izan da, Atardecer en el pantano pintureagaitik. Alberto Gutiérrezek, Hotel Carltoneko zuzendariak, emon eutson 1.000 euroko saria. Hiru artelan horreek Hotel Carltonen ondare izatera pasauko dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu