Antzoki, Matiné eta Gau-txori, 365 Jazz Bilbao zikloaren programa barriak

Bizkaie! 2016-09-12 13:05   Musikea

Bilbao 700 Fundazinoak irailetik abendura arte 14 kontzertu dakarz 365 Jazz Bilbao zikloaren programa barriak tarteko dirala.

Josune Ariztondo, Bilbao 700 Fundazinoko burua, Bilbon egindako aurkezpenean azalpenak emoten | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilbao 700 Fundazinoak, urteko programazinoan kalidade handiena erakarteko ahaleginak eginez, 365 Jazz Bilbao zikloa barritu eta jazzean oinarritzen diran baina desbardinak diran 3 programa aurkeztu ditu. Bilbao 700 Fundazioak bere Ekintza Planean onetsitako helburu eta erispideak beteten jarraitzea da asmoa 365 Jazz Bilbao barrituz eta martxan jarriz, eta, ganera, erakundeak kalidade handiko eskaintzea programetako finkatuta dituan erispideak errespetatuak izan dira, besteak beste: bikaintasunari eustea; indarra hartzen dagozan euskal balioak sendotzen laguntzea; alkarlan publiko-pribatua sustatzea, askotariko eduki eta formatuak dituan programazioa antolatuz eragile eta sustatzaileakaz; llurraldeko ikasle eta artistei laguntzeko programa didaktiko bat martxan jartea. Aipatutako helburuak lortzeko, 365 Jazz Bilbao hiru programa desbardinetan banatuta dago:
    
• Jazz Bilbao Antzoki: Jenteari nazinoarteko artista entzutetsuen emonaldiez gozetako aukerea emoten deutsen programea. Regina Carter artisteak emon eutson  hasierea edizino honi joan dan apirilaren 26an, eta zemendiaren 9ra arte luzatuko da. Zikloaren barruko lau kontzertuak Campos Antzokian eskainiko dira 20:00etan. Sarrerek 6 euro balio dabe, eta Kutxabankeko kutxazain-sarean www.kutxabank.es eta Campos Antzokiaren txarteldegian eskuratu ahal izango dira.

Campos Antzokian beste hiru kontzertu izango dira: Sendeki-Olejniczak bikotea (irailaren 21ean), John Scofield (urriaren 19an) eta San Francisco Jazz Collective taldea (zemendiaren 9an).

• Jazz Bilbao Matiné: Matiné programako kontzertuak anitzak dira, bai formatuari, bai edukiari jagokonez, eta jente guztiari zuzenduta dagoz, batez be familiei. Jazzak erakarteko gaitasuna eta balio didaktikoa dauka, eta estilo aniztasuna eta fusionetako aukerak eskaintzen ditu. Horregaitik da jazza musika-estilo oso egokia arte plastikoakaz edo literatureagaz batera alkarlaneko programa bat sortzeko. Matiné kontzertuak 12:30ean izango dira, beti domekatan. Kontzertuak Bizkaia Aretoan eta Guggenheim Museoan izango dira.

Sarrerak 5 euroan jarriko ditue salgai Bilbao 700 Fundazinoaren webgunean www.bilbao700.eus eta kontzertua hasi baino ordubete aurretik aretora sartzean erosi ahal izango dira. Joan zan maiatzaren 29ko kontzertu bategaz hasi zan programea eta udagoienerako 4 kontzertu gehiago antolatu ditue: Ignasi Terraza Trío (urriaren 2an), Igelaren Banda (urriaren 30ean), Elkano Browning Cream (zemendiaren 6an), eta Itxaso Trio (zemendiaren 27an).

• Jazz Bilbao Gau-Txori: Gaueko programa honek euskal jazzeko artista barriei merezidu daben balioa emoten deutse; programa honi esker, gure artistek barruan daben guztia erakusteko lekua izango dabe. Gau-Txori kontzertu bakotxak saio bi izango ditu, 20:30ean eta 23:00etan, NH Hesperia, Hotel Carlton, Hotel Indautxu  eta NH Villa de Bilbao hoteletan. Danetara, 8 kontzertu eskainiko dira Bilboko 4 hotel desbardinetan eta programea irailean hasiko da. Honakoek parte hartuko dabe: Carlos Velasco Trio (irailaren 16an), Rubén Salvador (irailaren 30ean), FMA Trio (urriaren 14an), José Luis Canal Trio (urriaren 28an), Víctor de Diego Trio (zemendiaren 4an), Gerónimo Martín Sexteto (zemendiaren 18an), Abraham de Román Sexteto (abenduaren 2an), eta Collado-García-Benito Trio (abenduaren 16an).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu