Garilak 26 taldearen azkenak gaur Irlandan

Bizkaie! 2016-08-29 09:36   Musikea

Azken hitzordua bikotxa izango da gaur, hilak 29, Derryko Sandino's eta Peaddar O´Donell aretoetan.

Euskal Herrian zuzeneko asko emon ondoren, azkenengoetarikoa Bilboko Aste Nagusian, esperientzia barri bat biziteko gogoz abiatu ziran orain egun batzuk Garilak 26 taldekoak Irlandara: Irlanda aukeratu dogu, batez be, Euskal Herriagaz dituan aspaldiko hartu-emon kultural eta sozialakaitik, baita taldeak instrumentu tradizionalak tresna garaikideakaz buztartzeko dauen moduagaitik be. Irlandar folklorea eta kultureagaz alkartrukatzeko aukera bikaina ikusten dogulako. Bira honen barruan, gure diskoa aurkezteaz gan, euskal musikearen abesti mitikoak interpretauko doguz, bai formatu akustikoan eta baita elektrikoan be.



Kontuak kontu, hasieran lau eta azkenean bost kontzertu izango dituan kontzertu bira laburrean sartuta dagoz Garilak 26 bizkaitarrak; azken hitzordua bikotxa izango da gaur, hilak 29, Derryko Sandino's eta Peaddar O´Donell aretoetan:

- Abuztuak 26, Clancy's Bar (Cork).
- Abuztuak 27, Rodd MCCorley Clube (Belfast).
- Abuztuak 28, Maddens Bar (Belfast).
- Abuztuak 29, Peaddar O´Donell (Derry).
- Abuztuak 29, Sandino's (Derry).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu