Eraso sexisten kontrako kanpainako irudia aurkeztu dabe, Bilboko Aste Nagusirako

Bizkaie! 2016-08-01 12:00   Kulturea

Marijaia da irudi horretako protagonistea. Leloa argia izatea nahi izan dau Bilboko Udalak: Ez beti da ez.

Urtero legez, Bilboko Aste Nagusian jazo leitekezan sexu erasoei aurre egiteko neurriak hartuko ditu Bilboko Udaleko Bardintasun, Bizikidetza eta Jaietako Sailak. Kontzientziazinoa zabaltzeko ekintzak eta erasoren bat jasan dabenei laguntzeko baliabideak hurrengo baten aurkeztuko ditu. Aurtengo leloa eta irudia, ostera, publiko egin ditu dagoeneko Udalak.

Jaietako ikur nagusia, Marijaia, da oraingoan kartelaren erdigunea. Erasoen aurrean gaitzespena adierazoteko, besoa ikusleagana luzatuta eta eskua zabal-zabalik agiri da. Marijaiak erasoei ezetz esaten deutse modu horretara, Bilboko udalak azaldu dauenez.

Sexu erasoen aurrean, mezu garbia zabaldu nahi dau Udalak aurten be. Horregaitik, lelo labur, zuzen eta indartsua aukeratu dau: Ez beti da ez eta No es no. Jai libreak izan daitezan, bardintasunean oinarrituak, errespetua behar-beharrezkoa dala azpimarratu dau Udalak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu