Matteo Imbruno organisteak emongo deutso hasierea aurtengo Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Eguileor zikloari

Bizkaie! 2016-07-22 09:33   Musikea

Kontzertu zikloa garagarrilaren 23an, Gautegiz Arteagako Andra Mari eleizan hasiko da, 20:30ean. Matteo Imbruno italiarrak, besteak beste, Gaetano Valery eta Antonio Vivaldiren piezak joko ditu.

Gautegiz Arteagako Udalak herriko ondare musikalaren berreskurapena, konserbazinoa eta balioan jartzaren alde egiten dau. Gautegiz Arteagako organoak Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Eguileor kontzertu zikloan parte-hartzeak, musika-tresna honen aparteko soinuaz gozetako aukerea eskaintzen deutse auzotarrei eta hurreratzen diran guztiei, udako kultura eskaintza aberastu eta herriko bizitza soziokulturala dinamizatuz.

1884. urtean, Aquilino Amezuak Andra Mari eleizako organoa eregi eban, 131 urteko antxinakotasuna daukan altxorra; organo hau albotik joten dalako nabarmentzen da, munduan bakarra dan konfigurazinoa dauelarik. Gautegiz Arteagako Udalak eta parrokiak ahalegin handia egin dabe organoa egoera onean mantentzeko, musika maitaleek bere soinu eta berezitasunaz gozau deien.

Udalak, parrokiagaz batera, Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Eguileor organo kontzertu zikloaren kolaboratzailea danak, herritarrak konbidau ditu hamahirugarren edizino honi hasierea emongo deutson kontzertuan parte hartu deien.



Kontzertu zikloa garagarrilaren 23an Gautegiz Arteagako Andra Mari eleizan hasiko da, 20:30ean. Matteo Imbruno italiarrak, besteak beste, Gaetano Valery eta Antonio Vivaldiren piezak joko ditu bere errezitaldian. Imbruno, Amsterdameko Oude Kerk eta Hermitage Amsterdam museoko organista titularra da, eta baita Pistoia (I) Organo Musika Eskola italiarraren eta Jan Pieterszoon Sweelinck Nazinoarteko Organo Lehiaketearen zuzendari artistikoa be. Bestalde, Muziek en De Oude Kerk Fundazinoko presidentea be bada, munduko organo jaialdi ospetsuetan parte hartu dauelarik.


XIII. Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Eguileor


Danetara, 9 kontzertu izango dira aurtengo edizinoan: lehenengo eguneko Gautegiz Arteagako Matteo Imbruno italiarraren kontzertuaz gan, Axpe-Busturian, Gernikan, Ibarrangelun, Arratzun, Lumon, Bermeon eta Mundakan izango dira; eta kontzertuotan Margherita Sccidurlo, Gurutze Beitia, Josep Berenguer, Benantzi Bilbao, Luc Paganon, Jordi Verges, Lidia Basterretxea, Giulio Mercati, Jose Luis Echechipia eta Alessandro Bianchi protagonista izango dira.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu