'Zipi eta Zape eta kapitainaren irla' euskeraz aurrestreinauko dabe garagarrilaren 21ean

Bizkaie! 2016-07-14 13:27   Zinemea

Zinema-areto komertzialetako estreinaldia 2016ko garagarrilaren 29rako dago aurreikusia.

Donostiako Printzipe Zinemeak Zipi eta Zape eta kapitainaren irla filmaren aurrestreinaldia emongo dau. Eusko Jaurlaritzeak Zineuskadiren bitartez, Donostiako Zinemaldiak, EZAEk eta EITBk indarrak batu ditue umeei zuzendutako Estadu mailako pelikularik garrantzitsuena euskeraz emon ahal izateko. Esangura horretan,  balio zinematografikoak sustatu, euskerearen erabilerea komunikazino kultural lez erabili zein aisialdi arloan normalizazinoa bultzatuko dauen film multzoaz gozau ahal izango dabe euskal herritarrek.

Zipi eta Zape eta kapitainaren irla urte honetan Zineuskadi programeak euskerara itzulitako zazpigarren filma da Phanton Boy, Iparraldeko Norman, Egun Handia pelikula frantsesa (Le Grand Jour), Oker, Albert eta Tximinoen Erresuma-gaz batera.

Aurrestreinaldian Oskar Santos, filmaren zuzendaria eta Zipi eta Zape protagonistak, hau da, Teo Planell eta Toni Gomez gazteak izango dira. Hitzordua garagarrilaren 21ean arratsaldeko 18:30ean izango da, eta aurrestreinaldira joan nahi dauenak Hiru3 Komunidadean sartu eta argibideak jarraitu beharko ditu. Horretarako, sei eguneko epea ezarri da, garagarrilaren 14tik hasi eta hilaren 20ra bitartekoa. Egun horretan bertan web orrialdean zerrenda bat argitaratuko da irabazleen izenakaz. Konbidapenak aurrestreinaldiko egunean bertan jaso beharko dira Printzipe zinemako leihatilan.

Zipi eta Zaperen film barrian Teo Planell eta Toni Gomez gazteak eta Elena Anaya dira protagonista. MOD Produccionesen, Zeta Cinemaren, Atresmedia Cineren eta Kowalski Filmsen produkzinoa da. Produkzino exekutiboa Fernando Bovairarena da (MOD) eta Atresmedia eta Movistar Plus be parte-hartzaile dira.

Zuzendariak aurreratu dau, Zipi eta Zape eta kapitainaren irla lehenengo filmaren garapena dala, baina istorio erabat desbardinagaz; Abentura barriak, personaia berriak, herritar barriak eta desafio barriak batzen ditu. Filman zehar guraso eta seme-alaben arteko rolen inguruan hausnartzen da.

Istorioan kokatzeko, heldu dira eguberriak eta Zipik eta Zapek bazterrak nahastau ditue barriro. Baina oraingo honetan bihurrikeria hain da handia, oporrik barik zigortu dituela eta gurasoakaz itsasontzian aspergarria dirudien bidaia bat egitera derrigortu. Euren ezusterako, irla ikusgarri eta urrun batera doaz. Ekatx gogorraren ondorioz, behartuta dagoz Pam andereño bitxiaren lujo handiko etxean babestera. Bertan, familiarik bako umeek araurik bako paradisuaz gozetan dabe. Flequi, Maqui eta Pipi, lagun barriek lagunduta, euren gurasoen gau erdiko bat-bateko desagerpenak, irlak eta bertako biztanleek ezkutatzen daben sekretuagaz zerikusia dabela konturatzen dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu