Bilbok ‘Odyssey 2016: The Speaker and Language Recognition Workshop’ kongresua hartuko dau
2016-06-21 08:44Teknologiaren azken aurrerapenak aurkeztu eta etorkizunaz eztabaidatzeko batuko dira hizlari eta hizkuntzen karakterizazino eta identifikazino automatikoan adituak.
Bagilaren 21etik 24ra, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra Etorbidea, 3), Odyssey 2016: The Speaker and Language Recognition Workshop nazinoarteko kongresua izango da. Bertan mundu osoko 100 ikertzaile baino gehiago batuko dira, baita industria arloko ordezkariak, zuzenbideko espezialistak eta segurtasun eta inteligentzia-agentzietako kideak be.
Odyssey 2016an, 60 lan eta erakustaldi baino gehiago aurkeztuko ditue (31 herrialdetako 242 egiletza batzen dituenak) eta hizlari eta hizkuntzen karakterizazino, modelaketa, identifikazino eta segmentazinorako azken aurrerapenak barruratzen ditue.
Odyssey 2016ren antolakuntzaz arduratu dira UPV/EHUko GTTS (Software Teknologien Lantaldea) eta Zaragozako Unibersidadeko ViVoLab taldeak; GTTSko Luis Javier Rodríguez Fuentes antolakuntzako arduradun nagusia eta ViVoLab-eko Eduardo Lleida programa teknikoaren arduradun diralarik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!