Hemen da XIV. Surfilmfestibal

Bizkaie! 2016-06-20 12:43   Zinemea

Patagonia etxearen babesari esker, hemen da Donostiako Surfilmfestibal 14: hausnarketa, salaketa, eztabaida eta gozamenerako proposamen fresko-freskoa, bagilaren 22tik 26ra, hain zuzen be.

Bagilaren 22rako, lehenengo egunerako, Olatu Garbiak ekimena antolatu dabe Aquarium-eko txokoan, eta aurten zati bi izango ditu. SurfilmPRO atalean, Ikerkuntza + Garapena, material jasangarriagoen inguruko ikerketak, ekonomia zirkularra... izango dira berbagai. Bestalde, urtero egiten dan saioa be programau dabe; bertan, ingurumenagaz eta itsasoagaz zerikusia daben proiektu barritzaileak aurkeztuko dira, bideo proiekzinoakaz tartekatuz.

Albaola Itsas Kultur Faktoria eta San Juan baleontzia etxetik hur dagozan harribitxiak dira. Bertan izango da jaialdia barriro, Abentura Ozeanikoa proposamenagaz: % 100 surflariek sorturiko ikus-entzunezko materiala, berbaldiak, musikea... bertako produktore txikiek eskainitako janari eta edanagaz lagunduta. Bagilaren 24an da saioa, barikuan, San Juan egunean.

Bagilaren 25ean, Groseko hondartzan, Zurriola Hang Out ekimena iragarri dabe, gozamen kolektiboa eta makarrismo apur bat; belaunaldi eta leku desbardinetako surflariak burruka bizian ibiliko dira, 2016ko Zurriolako Olinpiar Jokoak irabazteko saiakeran. Froga sofistikatuak atondu ditue antolatzaileek: 100 metro leun aletakaz korrika, 50 metro tximeleta erara uger bainularien gunean... Eta modu parte-hartzaile eta dibertigarrian amaitzeko, Surf Kolapso: itsaso zabal, ur-ertza eta hondar-gune guztiaren inbasinoa.

Hondartzatik Antzoki Zaharrera pasauko da jaialdia zapatu gauean, Berotze Lokala sekzino mitikoko eduki ganberroenez gozetako. Domekan saio bi izango dira: gaztetxuei eskainitako Groms Attack, eta jaialdia zarratzeko, zinema eta zuzeneko musika elektronikoa nahasten dituan proposamen oso berezia.

Beste alde batetik, gazteak erakarteko asmoz, #izanezberdin-egaz alkarlanean, film laburren lehiaketa bat eta 12-16 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako jarduera bereziak sortu ditue.


XIV. Surfilmfestibal - Egitaraua

- Galdu ezineko hiru saio berezi: Albaola, La Zurriola eta Antzoki Zaharreko azken boloa.

- Surfilm Pro. Bagilak 22. Aquarium. 18:30ean, Patagonia, Finisterre eta Ternua.

- Olatu Garbiak. Bagilak 22. Aquarium. 20:00retan, White Waves-en munduko estreinaldia. SeaBin Project eta Surfers Against Sewage-ren aurkezpena.

- Abentura Ozeanikoa. Bagilak 24. Albaola. 19:30ean, zuzeneko musikea, filmak eta giro ona.

- Zurriola Hang Out / Joku Olimpikoak. Bagilak 25. Zurriola hondartza. 11:00-19:00

Filmak:

- Bagilak 25. 22:00etan, Berotze Lokala. The More Things Change eta denporaldi honetako saio bortitzenen artean onena.

- Bagilak 26. 19:00retan, Groms Attack! A view from a blue moon, John John-en filma eta gehiago.
Gaueko 21:30ean, Closing gig: Films & Live Music.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu