Etxepare-Laboral Kutxa itzulpengintza sariketea martxan

Bizkaie! 2016-06-16 12:53   Kulturea

Jatorriz euskeraz idatzi eta argitaratutako lan literarioen itzulpenak saritzea da lehiaketearen helburua, Etxepare Institutuak azaldu dauenez. Argitaletxeek zein autoreek bagilaren 23ra arteko epea daukie proposamenak aurkezteko.

Bigarren edizinoa dau aurten Etxepare-Laboral Kutxa sariak. Lehiaketearen bidez, Etxepare Institutuak itzultzailearen lana eta argitaletxearen sustapena eta plangintzea sarituko ditu. Hortaz, sari nagusia, 4.000 eurokoa, erdibana jasoko dabe itzultzaileak eta liburua argitaratu dauen argitaletxeak.

Ganera, sari-banaketara etorri ahal izateko edo itzulpenaren herrialdean liburua sustatzen segidu ahal izateko, diru-laguntzinoa emongo deutso Etxeparek irabazleari, 2.000 eurora artekoa izan leitekena. Izan be, kontuan hartu behar da, euskeratik abiatuta egiten diran itzulpen asko atzerriko argitaletxeen eta itzultzaileen eskutik plazaratzen dirala.

Itzulpenak autoreak berak, argitaletxeak edo beste eragile batek aurkeztu ahal izango ditu sariketara. Bagilaren 23ra arteko epea dago horretarako. 2015ean argitaratutako liburuak izan beharko dira ezinbestean.

Igazko edizinoan, sariketearen lehenengoan, Isaac Xubin galiziarrak eta Kalandraka argitaletxeak lortu eben sari nagusia. Joseba Sarrionandiaren Tempo de exilio galizierara itzuli eban Xubinek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu