'Phantom Boy' filma euskeraz

Bizkaie! 2016-06-16 12:10   Zinemea

Zineuskadik sustatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker, datorren eguaztenean, bagilaren 22an, Phamtom Boy animazinoko filma zinema-aretoetara helduko da euskeraz.

Phamtom Boy animazinoko filmaren estreinaldia honako aretoetan egingo da: Bilbon, Multicines; Gasteizen, Florida; Portugaleten, Ballonti; eta Donostian, Principe.

Alain Gagnolek eta Jean-Loup Feliciolik zuzendutako filmak Alex polizia inspektorearen istorioa kontetan dau. Ganster desitxuratu misteriotsu batek ha zaurituko dau. Ospitalean, Alex Leoren laguna egingo da, 11 urteko mutiko bat, bere gorputz barrutik urteteko gaitasuna dauena. Mamuen antzera, ikusezina da beste personentzat, hegaz egiten dau eta hormak zeharkatu leikez. Gansterrak uria mehatxatuko dau eta Alexek mutikoaren ahalmen izugarriei esker ikertzen jarraitu ahal izango dau.

Zinema Euskaraz programearen helburua da euskal balio zinematografikoak sustatzeko, euskerearen erabilerea zabaltzeko eta aisialdi arloan normalizazinoa bultzatzeko filmak herritarren eskura jartea. Phantom Boy aurten diruz laguntzen dan seigarren filma da. Aurreko bostak Iparraldeko Norman, Egun handia, Oker, Tximinoen Erresuma eta Albert izan ziran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu