Henry Gray, pianista beteranoa sarituko dabe XI. Hondarribia Blues Jaialdian

Bizkaie! 2016-06-17 00:12   Musikea

XI. Hondarribia Blues Jaialdiaren egitarau osoa hemen.

Gaur goizean aurkeztu dabe Donostiako Aquarium-ean, garagarrilaren 14tik 17ra izango dan XI. Hondarribia Blues Jaialdia. Han izan dira Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuorde Joxean Muñoz; Hondarribiko alkate Txomin Sagarzazu; Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Saileko Proiektu Estrategikoen arduradun Patxi Presa eta Hondarribia Blues Festivaleko zuzendaria dan Carlos Malles.



Danetara, 21 kontzertu izango dira uriko lau eszenatoki desbardinetan: horreetako bi Bentan, hirugarrena eremu harresituaren bihotzean, Arma Plazan, eta laugarrena San Pedro kalean.

Hondarribiko blues alkarteak Henry Gray, Louisianan jaiotako pianistea omendu eta sarituko dau blusean egin dauen ibilbidea eskertuz. Gray-k , Louisianan 1925ean jaio eta bizirik dirauen blues mitoak, azkeneko hirurogeita hamar urteetan Muddy Waters, Howlin' Wolf, Billy Boy Arnold eta Rolling Stones moduko artistakaz jo dau.

Horrezaz gan, besteak beste, Eric Slim, Shemekia Copeland, Bob Corritore, Red House, Sweet Marta & The Blues Workers eta abar etorriko dira aurten Hondarribira.

Kontuak kontu, garagarrilaren 14an, goizeko 11:00etan, Travellin´ Brothers taldearen kontzertu pedagogikoaren eta gaueko 21:30ean, Tota Blues Acoustic taldeak emongo dauen kontzertuaren ostean, gaueko 22:30ean hasita, Hondarribia Blues Jaialdiari hasierea emoteko Lurrie Bell's Chicago Blues Explosion izango da. Beragaz batera, talde berean, Willie Hayes baterian, Melvin Smith baxuan eta Roosevelt Porifoy teklatuan. Gauerdian, barriz, Mr. Sipp-en txandea izango da.

XI. Hondarribia Blues Jaialdiaren egitarau osoa hemen.

Lurrie Bell
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu