Magnus Carlsen eta Serguéi Kariakin-egaz batera, 16 urteko Yi Wei txinatarra be Bilbon izango da

Bizkaie! 2016-06-15 12:41   Kulturea

Garagarrilaren 13tik 23ra, Bilboko Grand Slameko Maisuen XI. Finalak, Bilbao Chess ekitaldiaren erreferentziazko lehiaketeak, aurrez aurre jarriko ditu gaur egungo munduko xake txapelduna dan Magnus Carlsen norvegiarra eta Serguéi Kariakin errusiarra.

Serguéi Kariakin errusiarrak Hautagaien Txapelketea irabazi dau Moskun, munduko elitea gaindituz, besteak beste, Anand txapeldun handia, Wesley So estadubatuarra, Anish Giri maisu holandar handia eta jatorriz Japoniakoa dan Hikaru Nakamura estadubatuarra; hirurak dagoz munduko sailkapenaren lehenengo hamar postuetan. Dagoeneko ospetsuak diran maisu handi eta gazte horreekaz batera, hogei urte ingurukoak guztiak, munduko xakearen izar barria egongo da: Yi Wei. Nerabe txinatar horrek 16 urte ditu eta bere herrialdeko txapeldun olinpiar osoa da. Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesari esker, baita beste babesle publiko eta korporatibo batzuen babesari esker be, Xakeko Maisuen IX. Finala, Bilbao Chess 2016 ekitaldian sartutako txapelketea, sei jokalariko jatorrizko formatura itzuliko da. Txapelketea garagarrilaren 13tik 23ra jokatuko da eta bigarren urtez jarraian, Campos Elíseos Antzokia izango da txapelketearen egoitza, aurreko urteko arrakastearen ostean.

Ekitaldi honetarako birmoldatutako eta egokitutako Bilboko antzokiaren besaulki-patioaren erdi-erdian kokatuta egongo da Maisuen Finala, eta 140 lehiakide, profesional eta zalek osotutako eszenografiaren irudiaz inguratuta egongo da. Open Villa de Bilbao IX. Irekia lehiakideek aurten estaduan jokatuko daben txapelketarik edegienetako bat izango da.

Gaur Bilbao Chess 2016 ekitaldia aurkeztu dabe Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Bi erakunde horreek ordezkatu ditue, hurranez hurran, Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia dan Xabier Ochandianok eta Kanpo Sustapenerako eta Turismorako zuzendaria dan Asier Aleak. Eurekaz batera, sei aldiz Euskadiko Xakeko txapelduna izan dan Santi González de la Torrek ekitaldiari buruzko zehaztasunak emon ditu, Ajedrez Bilbao E-4 Klubaren bozeroailea dan aldetik, ekitaldiaren kirol-antolatzailea. Bilboko eta Bizkaiko erakunde publikoentzat, udal ordezkariak, Xabier Ochandianok, zein foru ordezkariak, Asier Aleak, nabarmendu dabe kirol-ekitaldi mueta honeen antolakuntzea estrategikoa da; izan be, aldi berean osogarriak diran hitzorduak izaten dira, besteak beste, Maisuen Finala, munduko xakearen onena batzen dauena, parte-hartze edegiagoa eta handiagoa izan leikien txapelketakaz batera. Osogarritasun horrek, elitistea eta aldi berean herrikoia danak, lehiakide eta bisitari gehiago erakarten laguntzen deusku, eta aldi berean, gure irudia munduan eta xakearena sustatu geinke; izan be, inplikazino gitxiago edo gehiagogaz, planetako 500 miloe personen atentzinoa erakarten dau. Batzuek zuzenean jarraitzen ditue Internet bidez Bilboko txapelketearen emonkizunak.

Antolakuntzeak lortu nahi dau aurten miloeka lagunek ikustea Maisuen Finala zuzenean, bai webgune ofizialaren bidez, bai munduko xake-informazinoko plataforma nagusien bidez. Mundu osoko miloeka jarraitzaile horreei, garagarrilaren 13tik 23ra, arratsaldero Campos Antzokira hurreratu nahi daben mila zaleak gehitu behar jakez; horreek bertan eta doban ikusi ahal izango dabe xake-ikuskizun parebako bat. Horri Magnus Carlsen eta Serguéi Kariakin-en arteko zuzeneko burruka bien interesa gehitu behar jako, zemendian munduko titulua lortzeko burrukatu aurretik jokatuko daben txapelketa bakarra izango baita.

Biak egon dira askotan Bilbao Chess ekitaldian nerabe izanik nabarmentzen hasi ziranetik; 2012ko Maisuen Finalean lehiatu ziran eta norvegiarrak irabazi eban orduan, italiar-amerikarra dan Fabiano Caruana-ren kontrako bardinketa-hauste hunkigarri batean. Azkenean irabazi baeban be, Carlsen-ek ezin izan eban Kariakin gainditu jokatu zituen eta bardinketeagaz amaitutako partidetan, ez lehenengo itzulian jokatutakoan, Brasileko Sao Paulo urian, ez Bilboko itzulian jokatutakoan.

Txapelketearen palmaresean, sailkapeneko lehenengoak eta gaur egungo munduko txapeldunak, Carlsen-ek, garaipen bi ditu, 2011n eta 2012an irabazitakoak, hau da, txapeldun olinpiko bikotxa dan Lévon Aronian armeniarrak irabazitakoak bezain beste (2009an eta 2013an). Horreetako bakotxak, ostera, txapel bana dauka: aurreko urteko irabazlea dan Wesley So estadubatuarrak, Veselin Topálov bulgariarrak (2008an), Vladimir Kramnik errusiarrak (2010ean) eta Viswanathan Anand indiarrak (2014an). Azkenengo biak munduko txapeldun ohiak dira.

So, Kariakin eta Carlsen-egaz batera (azkenengo hori hasiera batean faborito handia da), xakearen Olinpo bilbotarraren parte izateko burrukatuko dabe Hiraku Nakamura estadubatuarrak, Anish Giri holandarrak eta Yi Wei nerabe txinatarrak. Azken hori, aparteko elitetik urrun egon arren, kirol honetako espezialistarik nagusietakoen eretxiz, laster Magnus Carlsen-en kontra munduko koroa jokatuko dauen eta akaso kenduko deutson hautagai indartsuena da. Aldi berean, Carlsen lehian egon da historiako xakelaririk onena izateko. Maisuen Finala eta Bilbao Uria Edegia, Bilbao Chess 2016k bere programazinoan barne hartzen dauena, aldi berean ospatuko dira 2014an eta 2015ean garatutako aurreko bi esperientzia arrakastatsuen ondoren. Edizino horreetan, Bilboko Grand Slameko Maisuen Finalak ekitaldia konpartidu eban, orain urte bi, Kluben Europako Kopa Txapelketeagaz; horrek hogeita hamar bat herrialdetako 400 jokalari batu zituan. Ganera, Banakako Txapelketa Iberoamerikarragaz be konpartiodu eban ekitaldia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu