Nerua Guggenheim Bilbao jatetxea munduko 100 jatetxeen sailkapenean 55. geratu da

Bizkaie! 2016-06-08 11:59   Jan edanak

Nerua Guggenheim Bilbao jatetxeak 13 postu egin ditu gora The World’s 50 Best Restaurants zerrenda entzutetsuan.

Restaurant aldizkariak beste behin saritu dau Josean Alija sukaldari-buru dauen Nerua Guggenheim Bilbao jatetxeak egiten dauen lana, izan be, munduko jatetxe onenen zerrendan 55. postura heldu da. Gastronomia sailkapen ospetsu horretako Bilboko jatetxe bakarra da Nerua Guggenheim Bilbao.

Zerrendea The World’s 50 Best Restaurants Academy ezagunak atontzen dau urtero, hau da, gastronomia-industriako nazinoarteko 800 aditu garrantzitsuk baino gehiagok osotutako taldeak (tartean dagoz sukaldari-buruak, jatetxe-jaubeak eta gastronomoak, nazinoarteko mailan jatetxeen inguruko ezagutza bikaina dabenak). Zerrendan sartzeak eta gora egiteak barriro berretsi dau Guggenheim Bilbao Museoak artearen eta arkitekturaren esperientziagaz lotutako kalidade handiko gastronomiaren alde egindako apustua.

Nerua Guggenheim Bilbao sukaldaritzea eta kulturea biziteko leku bat da eta hor natureak Josean Alijaren sukaldaritzearen erritmoa zehazten dau. Tokiko sukaldaritzea da, ortuetatik, itsasotik eta baserritik onena hartzen dauena. Konpartidutako arrakastea da gurea, baita poztasun handia be, esan dau Alija kozineruak. Josean Alijak printzipio sendoak ditu eta haren helburua beteten laguntzen deutsien produktoreen alde agertzen da beti; haren asmoa da abangoardian egotea baina gure sukaldaritzan errotutako gusto eta produktuei eutsiz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu