Ken Zazpi, Carlos Baute, Izal, Edurne, Mago de Oz eta Calum Bilboko Aste Nagusian

Bizkaie! 2016-06-03 13:35   Musikea

Abuztuaren 20tik 28ra bitartean, 2016ko Aste Nagusiak 100 musika jarduera baino gehiago hartuko ditu eszenatoki desbardinetan.

Marijaia heltzeko atzerako kontaketan, Bilboko Udaleko Jaietako saila buru-belarri dabil beharrean 2016ko Aste Nagusirako 300 ekintza baino gehiago programara batzeko. Abuztuaren 20tik, txupinaren jaurtiketearen egunetik, 28ra bitartean, 2016ko Aste Nagusiak 100 musika jarduera baino gehiago hartuko ditu eszenatoki desbardinetan.

Ken Zazpi, Carlos Baute, Izal, Edurne, Mägo de Oz eta Calum dira Bilboko Udalak Aste Nagusirako baieztatutako lehen kontzertuak. Urtero legez, Aste Nagusiak 300 ekintza baino gehiago programauko ditu edade guztietako lagunentzat.

Ken Zazpi pop-rockeko taldea, Gernikan sortua, Abandoibarran egingo diran zortzi kontzertuetako lehenengoa izango da. Eszenatoki horretan Venezuelatik etorritako Carlos Baute be izango da abuztuaren 22an, baita musika indie pop-rock egiten dauen Izal taldea abuztuaren 24an, Eurovisionen parte hartu dauen eta Madriletik etorritako Edurne eta folk metal musikea joten dauen Mägo de Oz taldea be abuztuaren 27an izango doguz gurean.

Baieztatu dituen kontzertuen artean, Calum granadiarrak be izango doguz Bilbon, Europa Parkean, hain zuzen be, abuztuaren 25ean. Calum Bilbora bueltauko da aurten, igaz ezin izan zalako kontzertua egin, Asiako liztorren erlauntz bat topau ebelako Europa parkean; segurtasun arrazoiakaitik, kontzertua bertan behera geratu zan baina aurten, ezuztekorik ezean, Calum taldea Bilbon izango da zuzenean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu