Bizkaiko Foru Aldundiak II. Bizkaidatz Txikia lehiaketako sariak banatu ditu

Bizkaie! 2016-06-02 00:04   Kulturea

Umeen kategorian, gaztelaniaz, Aiala Garabieta Oribek irabazi dau aurten, eta euskeraz, barriz, Gotzon Gandarias Zabalak. Gazteen kategoriari jagokonez, Itxaso Hernández Costoyaren eta Osane Zugazaga Menikaren kontakizunek izan dabe saria, gaztelaniaz eta euskeraz, hurranez hurran.

Umeen kategorian, gaztelaniaz, Aiala Garabieta Oribek irabazi dau aurten, eta euskeraz, barriz, Gotzon Gandarias Zabalak. Gazteen kategoriari jagokonez, Itxaso Hernández Costoyaren eta Osane Zugazaga Menikaren kontakizunek izan dabe saria, gaztelaniaz eta euskeraz, hurranez hurran.

BFAren izenean, Euskera eta Kulturako foru diputadu Lorea Bilbaok, Gonzalo Olabarria Kultura zuzendariagaz batera, goizean banatu deutsez sariak Bizkaiko ume eta gazteen artean literatura-sormena sustatu eta bultzatzeko antolatzen dauen Bizkaidatz Txikia, ume eta gazteentzako literatura-sariaren bigarren edizinoko saridunei. Parte-hartzaileek bi kontakizun garatu eta amaitu behar izan ditue edizino honetan: gaztelaniaz, Seve Callejaren Viaje Nocturno eta, euskeraz, Miren Agur Meaberen Haize-Begi.

Foru Liburutegiko areto nagusian egindako ekitaldian, parte hartu daben ikastetxeetako ikasleak izan dira protagonista. Aurkeztutako kontakizun guztien artetik aukeratu ditu epaimahaiak kategoria bietako eta hizkuntza bietako irabazleak. Umeen kategoria Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetako ikasleentzat izan da, eta gazteen kategoria, barriz, Bigarren Hezkuntzako 1., 2, 3. eta 4. mailetako ikasleentzat. Ondokoak dira aurtengo irabazleak, hizkuntzen arabera:


Gaztelaniaz:

- Umeen kategoriako 1. saria: Aiala Garabieta Oribe, Lauro ikastola (Loiu).
- Umeen kategoriako 2. saria: Asier Diez Barrio, Santa Maria Hijas de la Cruz (Santurtzi).
- Gazteen kategoriako 1. saria: Itxaso Hernández Costoya, Solokoetxe BHI (Bilbo).
- Gazteen kategoriako 2. saria: Lucía Gil Garayoa, Colegio Vizcaya (Zamudio).


Euskeraz:

- Umeen kategoriako 1. saria: Gotzon Gandarias Zabala, Lauro ikastola (Loiu).
- Umeen kategoriako 2. saria: Urko Fernandez-Castañeda, Zipiriñe Ikastola (Sopela).
- Gazteen kategoriako 1. saria: Osane Zugazaga Menika, Begoñazpi Ikastola (Bilbo).
- Gazteen kategoriako 2. saria: Alain de Gainza Uribesalgo, Begoñazpi Ikastola (Bilbo).

Sariak tablet bat eta diploma bat izan dira irabazleentzat, eta liburu elektroniko bat eta diploma bat bigarrenentzat. Ganera, ume eta gazte irabazleen ikastetxeek eskolako material bilduma bat jasoko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu