'La otra cara de Bilbao' kartelak iragarriko dau 2016ko Aste Nagusia

Bizkaie! 2016-06-01 12:56   Kulturea

Juan Gilbers arkitekto valentziarraren La otra cara de Bilbao kartel irabazlea aurten aurkeztutako 125 lanen artean gustukoena izan da.

La otra cara de Bilbao kartela 2016ko Bilboko Aste Nagusia iragarriko dauen irudia izango da. 3.000 euroko saria jasoko dau Juan Gilbers arkitekto valentziarrak eta 2016ko Bilboko Aste Nagusiaren irudiaren egilea izatearen ohorea izango dau. Kartel irabazlea aurten aurkeztutako 125 lanen artean gustukoena izan da.



Kartel irabazlearen hautaketearen erabagiaren % 75 Terminus eraikinean botoa emon dabenakaz, Bilboko Udaleko webgunean (www.bilbao.net) emondako botoakaz zein hedabide kolaboratzaileen bitartez (El Correo, Deia, Gara, Nervion,  Radio Bilbao-Cadena Ser, Onda Cero, Radio Popular, Bizkaia Irratia, Onda Vasca, Radio Nervion, www.Bilbao24horas.com, Eitb.eus eta Telebilbao) egindako botazinoagaz osotu da. Ganerako % 25 epaimahaiaren erabagia izan da.

Kartelon hautaketea egiteko epaimahaian ondokoak izan dira: Itziar Urtasun, Jai Batzordeko presidentea eta Bilboko Udaleko Bardintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotzia; Asier Abaunza, Jai Batzordeko ordezkaria; Beatriz Marcos, Jai Batzordeko ordezkaria; Ziortza Larreategi, Bilboko Konpartsetako ordezkaria; Aitor Arberas, Binari Diseñokoa; eta Enrique Campos, Telebilbaoko zuzendaria.

Aurten puntu desbardinetatik jaso dira kartelak, besteak beste, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Murtzia, Valentzia, Madril, Badajoz, León, Lérida eta Poloniatik.

Jaietako Sailak aurreko edizinoakaz alderatuz, hilebete aurreratu dau hautaketea Bilboko Aste Nagusian erabili izango dan kartela denpora tarte luzeagoan erabilteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu