'Tximinoen Erresuma' bagilaren 3an estreinauko da zinema-aretoetan
2016-06-01 12:26 ZinemeaTximinoen Erresuma aurten diruz laguntzen dan laugarren filma da. Aurreko hirurak Iparraldeko Norman, Egun handia eta Oker izan ziran.
Zineuskadik sustatzen dauen Zinema Euskeraz programeari esker, datorren barikuan, bagilaren 3an, Tximinoen Erresuma (Pourquoi j'ai pas mangé mon père) marrazki bizidunetako filma zinema-aretoetara helduko da euskeraz.
Estreinaldia honako aretoetan egingo da: Bilbon, Multicines; Gasteizen, Florida; Iruñea, Golem, eta Donostian, Antiguo Berri.
Jamel Debbouz Frantziako komiko ospetsuak zuzendutako filmak Edouarden, tximino-erregearen seme nagusiaren, istorio ederra kontetan dau, jaiotzean ahulegia izanagaitik leinutik erbesteratua dan tximinoarena. Taldetik urrun, Ian bere lagun minaren alboan hazi eta oso argia dala erakutsiko dau: maitasuna, sua, ehiza, habitat modernoa eta itxaropena be topauko ditu eta pozik bizi da. Eskuzabala izatez, dana besteakaz konpartidu nahiko dau. Ezarritako ordena irauli eta umorea lagun, bere herria giza eboluzinorantz eroango dau.
Zinema Euskeraz programeak herritarren eskura euskal balio zinematografikoak sustatu, euskerearen erabilerea komunikazino kultural legez erabili eta aisialdi arloan normalizazinoa bultzatuko dauen film bildumea jartea dau helburu.
Tximinoen Erresuma aurten diruz laguntzen dan laugarren filma da. Aurreko hirurak Iparraldeko Norman, Egun handia eta Oker izan ziran.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!