Badator 'Bilbao BBK Live Bereziak', bagilean izango diran dobako kontzertuen zikloa

Bizkaie! 2016-05-26 12:57   Musikea

Bagilaren 3an, Freedonia taldeak emongo deutso hasierea zikloari Astrabuduako Sonora aretoan. Hirurogeiko hamarkadako soul erritmoan, Freedonia taldea da, duda barik, estaduko funk eta soul eszenaren erreferentzia.

Bilbao BBK Live 2016, garagarrilaren 7, 8 eta 9an Kobetamendin izaten dan urteko musika hitzordu handia programazino bereziagaz hurreratzen da urtero uriaren bihotzera eta jaialdiko giroa eskaintzea da asmoa, dobaneko kontzertuen bitartez. Oraingo honetan, Bilbao BBK Live Bereziak-en egitarauaren aurrerapen legez, dobako kontzertuen ziklo bat aurkeztu dabe antolatzaileek Heinekenen eskutik, izan be, zuzeneko musikea Bilboko eta inguruetako areto garrantzitsuenetara helduko da.

Bagilaren 3an, Freedonia taldeak emongo deutso hasierea zikloari Astrabuduako Sonora aretoan. Hirurogeiko hamarkadako soul erritmoan, Freedonia taldea da, duda barik, estaduko funk eta soul eszenaren erreferentzia.

Erraztasun handia dauka country estilotik folkera eta bluesetik rockera ezelako esfortzu barik pasetako eta Julián Maesok merezimenduz irabazi dau askok herrialdeko artistarik osoenetakotzat jotea. Anaut-ek, barriz, orain gitxi estreinautako Time goes on lana aurkeztuko dau. Musika amerikar horretan rock, soul, blues, gospel eta folk estilorik onenak distira egiten dabe. Feverren egongo dira biak bagilaren 11n.

Pidiendo en las puertas del infierno da Mucho taldearen azken diskoa, Mondosonoron 9/10 puntuazinoa lortu ebana. Horregaz eta pop kosmikoagaz Bilboko Erriberara helduko dira bagilaren 17an.

Beste alde batetik, Vinila Von Bismark ezin da geldi egon. Zazpi hazbeteagaz, Lola Floresi omenaldia barne hartzen dauena, burlesque-aren erreginak zurtz eginda itxiko gaitu bagilaren 25ean, Bilborock aretoan eskainiko dauen kontzertuan.

Beste behin be, Heineken lankidetzan ibiliko da Bilbao BBK Live Jaialdiagaz, holan, zuzeneko musikeagaz dauen konpromisoa berretsiz.
 

Bilbao BBK Live Bereziak - Egitaraua

- Barikua, bagilak 3, 21:30ean, Astrabuduako Sonora aretoan: FREEDONIA.

- Zapatua, bagilak 11, 21:00etan, Bilboko Fever aretoan: JULIAN MAESO + ANAUT.
 
- Barikua, bagilak 17, 21:30ean, Bilboko Erribera aretoan: MUCHO.
 
- Zapatua, bagilak 25, 21:00etan, Bilboko Bilborock aretoan: VINILA VON BISMARK.
 
Sarrerea doban izango da, leku guztiak bete arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu