Bertsolaritzea ardatz hartuta ikerketa kontratu bi izango dira aurten

Bizkaie! 2016-05-26 08:45   Bertsolaritzea

Ikerketa kontratuen deialdiak zein proiektu sarienak bertsolaritzeari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzeko asmoa dabe. Batera zein bestera eskariak egiteko epea irailaren 12an amaituko da.

Gidor Bilbao, Mikel Laboa Katedraren laguntzaile iraunkorra; BeƱat Gaztelumendi, Mintzolako Ikerkuntza arduraduna; Karlos Aizpurua, Mintzolako Zuzendaritza kidea; eta Juan Kruz Igerabide, Mikel Laboa Katedraren zuzendaria | Ikusi handiago | Argazki originala

Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedreak eta Euskera eta Ikerketa Errektoreordetzek ikerketa kontratuen deialdia zabaldu barri dabe. Era berean, lehen bi erakundeek 2.000 euroko hiru proiektu sari esleituko ditue.

2013an abiatutako bideari jarraituz, aurten be ikerketa kontraturako deialdia zabaldu dabe Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedreak eta Euskera eta Ikerketa Errektoreordetzek. Orain arte ikerketa kontratu bakarrerako deialdia egin bada be, aurten eskaintzea zabaldu eta bi ikerketa kontratu izango dira esleitzeko.

Doktoregaiak hautatuko dau zein ikuspegitatik aztertuko dauen bertsolaritzea, baina epaimahaiak kontuan izango ditu Bertsolaritzearen Ikerketa Plan Estrategikoan lehenetsitako iker-lerroak. UPV/EHUn gauzatuko diran doktorego aurreko kontratu bi dira esleituko diranak, urtebeterako baina hiru urte gehiagoz luzatzeko aukereagaz.


Hiru proiektu sarietarako deialdia

Mintzola Ahozko Lantegiak eta Laboa Katedreak 2.000 euroko hiru proiektu sari esleituko ditue. Deialdi honetan master-amaierako lanen proiektuak lehenetsiko dira, baina beste ikerketa-lan monografiko batzuen proiektuak be onartuko dira.

Ikerketa kontratuen deialdiak zein proiektu sarienak bertsolaritzeari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzeko asmoa dabe. Batera zein bestera eskariak egiteko epea irailaren 12an amaituko da. Eskaerea egiteko emon beharreko pausuak, datak eta informazinoa Mintzolaren atarian eta Laboa Katedrearen webgunean dagoz ikusgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu