Ken Loach zuzendariak jaso dau Canneseko zinemaldiko Urrezko Palmea
2016-05-23 13:29 ZinemeaKrisi ekonomikoaren eraginez sufriduten dagozanak gogoan hartu ditu Ken Loachek Frantzian, Canneseko zinema jaialdi entzutetsuko sari nagusia jasoteko ekitaldian. I, Daniel Blake filmari esker irabazi dau Urrezko Palmea.
Errekorteek eta austeridadeak miloeka lagun kaltetu ditue Europa hegoaldean, Loachen esanetan. Ganera, gitxi batzuk horren kontura aberastu dirala salatu dau zuzendari ingelesak. Hain zuzen be, beharrizanean dagozanei begiratu deutse I, Daniel Blake filmean. Estaduaren pensino bat lortu ezinda dabilen arotz bat eta ume bi dituan ama bat dira filmeko protagonistak. Bigarren Urrezko Palmea dau Loachek Cannesen.
Loachek Urrezko Palmea irabazi dau, baina sari gehiago be banatu dira Canneseko 69. Zinema Jaialdian. Esate baterako, Epaimahaiaren Sari Handia Xavier Dolan kanadarraren Juste a la fin du monde pelikuleak jaso dau. Aktoreen artean, Shahab Hosseini saritu dabe (Forushande filmagaitik) eta, emakumezkoetan, Jaclyn Jose (Ma'Rosa).
Zuzendari onenaren saria jaso dabe Cristian Mungiuk (Bacalaureat) eta Olivier Assayasek (Personal Shopper). Gidoi onenaren saria Asghar Faradi irandarraren Forushande-ri emon deutsie eta Epaimahaiaren Saria Andrea Arnoldi.
Ohorezko Palmea jaso dau Cannesen 71 urteko Jean Pierre Leaud aktoreak. Besteak beste François Truffaut handiagaz lan egin eban Leaudek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!