Txaber Altubek jantzi dau txapela Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan

Bizkaie! 2016-05-23 08:51   Bertsolaritzea

Txaber Altubek jantzi dau txapela, Unai Mendiburugaz buruz burukoa jokatuta. Txaber Altube txapeldunari Iratxe Ibarra Foruria bertsolariak jantzi deutso Txapela. Urte askoan izan da Ibarra bertso eskolako irakasle, eta eskolartekoan be behar handia egindakoa da.

Goizean bertso idatzien finala egin da lehenengo; ostean, bat-bateko finala jokatu da, eta Txaber Altubek jantzi dau txapela, Unai Mendiburugaz buruz burukoa jokatuta. Txaber Altube txapeldunari Iratxe Ibarra Foruria bertsolariak jantzi deutso Txapela. Urte askoan izan da Ibarra bertso eskolako irakasle, eta eskolartekoan be behar handia egindakoa da.

Oinak buruan lelopean egun biribila ospatu da astegoienean Getxoko Fadura aretoan. Bertsoaren bueltan olgetan ibili dira gazteak. Goizean, idatzizko finala jokatu da lehenengo (beherago irabazleen izenak). Ostean, bat-bateko finala jokatu da. Finalistak, hurrengoak izan dira:

• Aritz Landeta Terceño (Algortako Bertsolari Eskolea).
• Beñat Bilbao Landa (Durangoko Bertso Eskolea).
• Bittor Altube Sarrionandia (Durangoko Bertso Eskolea).
• Eneko Barruetabeña Bilbao (Durangoko Bertso Eskolea).
• Gorka Pagonabarraga Agorria (Durangoko Bertso Eskolea).
• Iruri Altzerreka Martinez (Berrizko Bertso Eskolea).
• Txaber Altube Sarrionandia (Durangoko Bertso Eskolea).
• Unai Mendiburu Valor (Algortako Bertsolari Eskolea).



Buruz burukoa Txaber Altubek eta Unai Mendiburuk jokatu dabe, eta azkenean, Txaberrek jantzi dau aurtengo Bizkaiko Eskolartekoko txapela.

Kontuak kontu, Txaberrek eta Unaik bagilaren 4an Ereñotzun (Gipuzkoa) jokatuko dan Euskal Herriko finalean kantauko dabe.


Idatzizko finaleko irabazleak:
 
5. maila:
1. Saria: Oier de Diego (Betiko Ikastolea).
2. Saria: Aitor Garitaonaindia (Atxondo eskolea).
3. Saria: Maddi Gonzalez (Betiko ikastolea).

6. maila
1. Saria: Aiora iriondo (Zaldupe HLHI).
2. Saria: Alaitz Barandiaran (Abusu ikastolea).
3. Saria: Haitz Gaztelurrutia (Traña-Matiena HLHI).

 
DBH1
1. Saria: Ander Sarriugarte (Kurutziaga ikastolea).
2. Saria: Maddi Egiguren (Karmelo ikastolea).
3. Saria: Uxue Ramirez (San Nikolas ikastolea).

DBH2
1. Saria: Maddi Zabalo (Arratia BHI).
2. Saria: Markel Zubiaga (Kurutziaga ikastolea).
3. Saria: Maria Atutxa (Arratia BHI).

 
DBH3
1. Saria: Peru Irastorza (San Nikolas ikastolea).
2. Saria: Amets Zulueta (Txorierri BHI).
3. Saria: Gerizeti Zubiaurre (San Inazio BHI).

DBH4 eta batxilergoa
1. Saria: Eneko Elorduy (Ander Deuna Ikastolea).
2. Saria: Maider Barañano (Julio Caro Baroja BHI)
3. Saria: Ainhoa Gorostiaga (Larramendi ikastolea)


Antolatzaileak:

Eskolarteko txapelketa Bizkaiko Bertsozale Alkarteak eta Ikastolen Alkarteak antolatzen dabe alkarlanean. Finalean laguntzaile izan dira Getxoko udala eta ALBE Algortako Bertsolari Eskolea.


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu