IBAIAk bere Zuzendaritza-Batzordea barritu dau

Bizkaie! 2016-05-19 09:04   Zinemea

IBAIAko Zuzendaritza-Batzorde barria, ondoko empresek osotua geratzen da: Abra Prod;   Dibulitoon; Esrec Zinema;  Irusoin;  K 2000;  Kowalski Films; Lotura Films; Rec Grabaketa Estudioa; eta Txintxua Films.

Bart egin eban IBAIA, Ikus-entzunezkoen Euskal Produktore Burujabeen Alkarteak Ohiko Batzar Orokorra. Eguneko gai-zerrendan landu beharreko puntuetako bat, IBAIAko Zuzendaritza-Batzorde barriaren hautaketea izan zan.

Estatutuek ezarritakoaren arabera, eta aurreko hautaketatik urte bi igaro ondoren, Zuzendaritza-Batzordea osotzen daben 9 enpresen erdia barrizteari ekin jakon.
 
Zazpi izan ziran Zuzendaritza-batzorde barri honetan parte hartzeko euren hautagaitzea aurkeztu ebanak: Abra Prod, Esrec Zinema, Irusoin, Kowalski Films, Rec Garbaketa Estudioa, Sincro eta Txintxua Films. Bozkatu ondoren, Esrec Zinemak, Kowalski Films eta Txintxua Films enpresak Batzordeko kide barri lez gehitzea adostu zan; bestetik, Sincro enpresako ordezkaria dan David Berraondok, Zuzendaritza-batzordeko kide izateari itxi egin deutso.

Kontuak kontu, IBAIAko Zuzendaritza-Batzorde barria, ondoko empresek osotua geratzen da: Abra Prod (Joxe Portela ordezkari)  Dibulitoon (Ricardo Ramón Gonzalez); Esrec Zinema (Fernando Sa);  Irusoin (Iñaki Gomez);  K 2000 (Sabin Uriarte);  Kowalski Films (Koldo Zuazua); Lotura Films (Juanba Berasategi); Rec Grabaketa Estudioa (Iñaki Gomez); eta Txintxua Films (Marian Fernandez).

Zuzendaritza Batzorde barriak, momentu honetatik aurrera, aurreko agintaldian hasitako ekimenak hartuko ditu beregan eta IBAIAren enpresa bazkideen alde lan egingo dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu