Hemen da Bizkaie! barriztua

Bizkaie! 2016-05-16 10:32   Kulturea

Bizkaierea erabiliz eta berbakera hau sustatuz kazetaritza produktu duina eskaintzeko jaiotako agerkariak estetika eta barrualde barriak dakarz: argia, zehatza, zuzena, dinamikoagoa, parte-hartzea sustatuko dauena, komunidadeari garrantzia emongo deutsona.

Bizkaie! agerkariak joandako apirilean egin zituan 14 urte eta hamabosgarrenera bidean, aldaketea igarriko dozu irakurle www.bizkaie.biz aukeratzen dozunean, izan be, mendebaldeko euskalkia erabiliz eta berbakera hau sustatuz kazetaritza produktu duina eskaintzeko jaiotako agerkariak estetika eta barrualde barriak dakarz: argia, zehatza, zuzena, dinamikoagoa, parte-hartzea sustatuko dauena, komunidadeari garrantzia emongo deutsona, erabiltzaileen izen-emoteari, erantzunei, erabiltzaileen perfilak sare-sozialakaz integrauta, diseinu bizkorra, erabiltzailearen nagibatzailean azkar kargauko dana, mahaigaineko zein eskuko telefonoetan, gailu mobikorretarako egokitua egongo dana, Responsive Design teknikea erabiliz eta abar.

Aldaketa potoloenak, ostera, webgunearen barrualdeari jagokozanak dira, azpiegitura teknikoa barriztau eta garai barriei heltzea dalako asmoa eta, esangura horretan, zerbitzaria aldatzeaz gan, garapen teknikoa Django plataformearen gainean egin dogu. Maila praktikoan, posizionamenduari zein irisgarritasunari jagokonez, aurrera pausua egingo dogu eta kudeaketea nabarmen bizkortu eta erraztuko deusku martxan jarriko dogun editore barriak.

Hori guztia izan daitela danon onerako, Bizkaie! agerkariaren irakurle zarienen onerako, horixe da espero doguna. Gauzak holan dirala, hari guztiak lotu bitartean, lehenengo egun honeetan behinik behin, webgunean izan daitekezan gorabeherak gogoan izatea eskatzen deutsuegu eta lar eskatzea ez bada zuon eretxia guri helarazotea ondoko e-posta erabiliz: bizkaie@bizkaie.biz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu