Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako zortzi finalistak nortzuk izango diran erabagita dago

Bizkaie! 2016-05-09 11:21   Bertsolaritzea

Aurreko astean jokatu ziran txapelketako lau kanporaketak eta maiatzaren 22ko finalean egongo diran zortzi bertsolariak nortzuk diran erabagi da: Aritz Landeta, Beñat Bilbao, Bittor Altube, Eneko Barruetabeña, Gorka Pagonabarra, Iruri Altzerreka, Txaber Altube eta Unai Mendiburu.

Aurreko astean jokatu ziran txapelketako lau kanporaketak eta maiatzaren 22ko finalean egongo diran zortzi bertsolariak nortzuk diran erabagi da: Aritz Landeta, Beñat Bilbao, Bittor Altube, Eneko Barruetabeña, Gorka Pagonabarra, Iruri Altzerreka, Txaber Altube eta Unai Mendiburu.

Azken kanporaketea barikuan jokatu zan, Elorrion. Berrizko bertso-eskolako Iruri Altzerreka nagusitu zan eta bigarren sailkatua Durangaldeko bertso-eskolako Bittor Altube izan zan. Biak egongo dira finalean.

Lau saioetako irabazleak sailkatu dira maiatzaren 22ko finalerako, zuzenean: Txaber Altube, Unai Mendiburu, Aritz Landeta eta Iruri Altzerreka. Beste lau finalistak, puntuazinoaren arabera aukeratu ditue: Beñat Bilbao, Bittor Altube, Eneko Barruetabeña eta Gorka Pagonabarra dira.

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala maiatzaren 22an jokatuko da, Getxoko Fadura kiroldegian. Egun osoko egitaraua preparau dau Bizkaiko Bertsozale Alkarteak. Lehenik eta behin, Eskolarteko Txapelketako finalak jokatuko dira: Idatzizkoa eta bat-batekoa. Eguerdian bazkaria egingo dabe eta, ondoren, bertso-eskolen ordua izango da. Bizkaiko bertso-eskolek ospakizunerako unea izango dabe hor, ikasturtea biribiltzeko.

Egun horretako egitaraua osotuteko, Bizkaiko Txapelketako Udabarriko Faseko saio bat jokatuko da. Fase horretako azken saioa izango da. Maiatzaren 22ko ekitaldietara joateko txartelak salgai dagoz bertsosarrerak.eus webgunean, baita kamisetak be.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu