Getxoko V. Euskera Sarirako hautagaiak aurkezteko epea zemendiaren 2ra arte egongo da zabalik

Bizkaie! 2014-10-17 13:51   Euskerea berbagai

Euskerearen gizarte erabilerea babestu, sustatu edo zabaltzeko zereginetan nabarmendu diran erakunde, alkarte edo persona fisikoak nahiz juridikoak goraipatzea da ekimen honen helburua.

Datorren zemendiaren 2ra arte zabalik egongo da Getxoko Udalak antolatutako Argia Ereiten Euskera Sariaren bosgarren edizinorako proposamenak aurkezteko epea. Euskerearen gizarte erabilerea babestu, sustatu edo zabaltzeko zereginetan nabarmendu diran erakunde, alkarte edo persona fisikoak nahiz juridikoak goraipatzea da ekimen honen helburua.

Urtero legez, hautagaiak norbanakoak, taldeak, alkarteak edo kolektiboak izan daitekez, beti be, getxotarrak edo Getxon finkatutakoak bizitzaz nahiz jardunbidez badira. Saria emoteko kontuan hartuko dira proponidutako lan edo jarduerearen kalidadea eta esanahia, euskerearen normalkuntzan egindako ekarpena eta orain arteko ibilbidea. Epaimahaia Imanol Landa Alkate getxotarrak, Euskera zinegotziak eta Getxoko Aholku Batzordeko kideek osotuko dabe.

Sarirako hautagaiak euskalgintzako alkarteek, euskaltegiek, ikastetxeek, norbanakoek edo Udal Euskera Zerbitzuak aurkeztu leikiez. Hautagaiak aurkezteko inprimakia Getxoko Udalaren webgunean deskargau eta euskara@getxo.net posta elektronikoaren helbidera bialdu behar da.

Lehenengo edizinoaren irabazlea Laura Lapeyra izan zan. Saridunak Juan Bautista Zabala ikastetxeko Gurasoen Alkartean euskerearen erabilerearen alde azken hamarkadan egindako lanagaitik jaso eban saria. Bigarrena Bittor Egurrolarentzat izan zan, bizitza osoan euskerea sustatzeagatik; hirugarrena San Nikolas ikastoleak jaso eban, euskerazko heziketan 50 urtetan egindako lanagaitik eta laugarrena, igaz, Nahikari Ayorentzat, udalerriko ikastetxeetan bertsolaritzearen alde egindako lanagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu