Uemari ezarritako betoaz

Bizkaie! 2014-09-08 10:59   Euskerea berbagai

Nafarroako Gobernuak gure herrietan daukagun errealidade soziolinguistikoa onartu barik jarraitzen dau. Ez ditu ikusi nahi Nafarroan euskereak dituan arnasguneak. Ez gaitu kontuan hartu nahi euskeraz bizi nahi dogun Nafarroako herritarrak. Eta horregaitik, Nafarroako euskerearen arnasguneak ezabatu eta desagerrarazoteko politikak ditu abian.

Iraingarria jaku UPN, PP eta PSNko ordezkari parlamentarioakandik jasotako mespretxua. Jazotakoa harrigarria eta ezohikoa bada be, Uemak Nafarroako Parlamentuko Lehendakaritza Batzordean agerraldia egiteko EH Bildu eta NaBai talde parlamentarioek egindako eskaereari ezezkoa emon deutsie. Horretarako erabili daben atxakia-arrazoia Uemak bere egoitza nagusia Bizkaian izatea da. Euren esanetan, Uema arrotza da Nafarroan.

Dakigunez, orain arte, administrazino ordezkaritzeak jaso dituan agerraldi eskaeretan ez deutso betorik ipini ezelako erakunderi. Eta gitxiago erakunde publikoei. Gauzak holan dirala, oso larritzat joten dogu Uemari ezarritako betoa. Mankomunidadea bera ez eze euskalgintza osoa be gitxietsi dabela uste dogu. Era berean, administrazino publikoen arteko hartu-emon normalizatuak garatu eta alkarlanean ibilteko beharrei bizkar emon deutsee Nafarroako Parlamentuko ordezkariek.

Uemari betoa ezarri deutsien horrreei gogora ekarri nahi deutsegu Uema udalerri euskaldunak batzen dituan erakunde publikoa dala. Mankomunidadeko kide diran 72 udaletatik 14 dira Nafarroakoak. Nafarroako udal horreek, Uemak goi mailako hainbat administrazino publiko eta beste hainbat gizarte eragile alkarlanean gabilz. Administrazino publikoa euskaldundu, herritarren hizkuntza eskubideak errespetau eta euskerearen arnasguneak sendotu eta zabaltzeko helburuagaz.

Uemak egiaztatutako esperientzia dauka udalen euskalduntzean. Mankomunidadeko kide diran hainbat udalek frogatu dabe administrazino publikoan be euskeraz funtzionau daitekeela. Udal horreek erreferentzia dira herritarren hizkuntza eskubideak errespetetako orduan.

Bitartean, Nafarroako Gobernuak gure herrietan daukagun errealidade soziolinguistikoa onartu barik jarraitzen dau. Ez ditu ikusi nahi Nafarroan euskereak dituan arnasguneak. Ez gaitu kontuan hartu nahi euskeraz bizi nahi dogun Nafarroako herritarrak. Eta horregaitik, Nafarroako euskerearen arnasguneak ezabatu eta desagerrarazoteko politikak ditu abian. Euskerearen lege murriztaileak herritarrei onartzen deuskuzan hizkuntza eskubideak be ez ditu errespetetan. Horren adibide da gehienbat euskeraz bizi diran udalerrietan be euskerazko zerbitzu publikorik ez bermatzea.

Larria da Nafarroako euskaldunok bizi dogun egoerea. Eta Uemak, Nafarroako hainbat udalakaz alkarlanean, euskeraz biziteko borondateari arnasa emon nahi deutso. Bide horretan, Uemaren izenean Nafarroako Parlamentuko bi lan saiotan parte hartu genduan, 2013ko zemendiaren 14an. Mankomunidadeak Uemako udalerrietako liburutegi eta osasun etxeetan eskaintzen diran zerbitzuen gaineko azterketa eraman genuen parlamentura. Hizkuntzaren ikuspegitik dauden gabezia nabarmenak azaleratu eta euskerazko zerbitzuak bermatzeko neurri zehatzak proponidu genduzan. Era guztietako erantzunak jaso genduzan orduan, ezezko borobilak, dudakoak eta baiezko argiak. Gaiari lotuta, EH bildu eta NaBai talde parlamentarioek aurkeztutako mozinoak be ez eban behar besteko babesik jaso Parlamentuan.

Zailtasunak zailtasun, jaso barri dogun betoagaz be, ez dogu bidea agortutzat emongo. Udalakaz, herritarrakaz eta hainbat eragilegaz eskuz esku jarraituko dogu herritarren hizkuntza eskubideak errespetau eta euskerearen arnasguneak sendotzeko bidea urratzen. EH Bildu eta NaBai taldeak doguz bidelagun eta eskertu nahi deutsegu egiten dagozan ahalegina. Baina gaurdaino eregi doguzan zubi eta alkarlanerako oinarrien gainetik, aitatu helburuen mesedetan lan egin nahi dauen edozeinegaz lan egiteko prestasun osoa be agertu nahi dogu. Sinistuta baikagoz, apurka-apurka, indarrak metatuz euskerearen arnasguneak zabalduko doguzala Nafarroan eta Euskal Herri osoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu