'Hamalau Heriotzena' lanaren jatorrizko bertsopapelaren kopia topau dabe Euskaltzaindian

Bizkaie! 2014-09-03 11:03   Euskerea berbagai

Modesto eta Bertol Arrieta aita-semeek Hamalau Heriotzena izeneko sortearen jatorrizko bertsopapelaren kopia bat topau dabe Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekan. Dokumentu berean agertzen danez, Tolosan argitaratu zan, D. Juan Manuel la Lamaren inprimategian, 1826an.

Modesto eta Bertol Arrieta aita-semeek Hamalau Heriotzena izeneko sortearen jatorrizko bertsopapelaren kopia bat topau dabe Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekan. Dokumentu berean agertzen danez, Tolosan argitaratu zan, D. Juan Manuel la Lamaren inprimategian, 1826an.

Modesto eta Bertol Arrietak esaten dabenaren arabera, orain arte inork ez dau bertso-papel orijinalaren kopiarik argitaratu. Eurek, Pello Esnalen eta Jabier Kalzakortaren aholkuak jarraituz, jo eben Azkue Bibliotekara. Gero -azpimarratu dabe- Josune Olabarria Bibliotekako langilearen jarrerak eta profesionaltasunak egin dau ganerakoa.

Dokumentuari buruzko zehaztasunak emon ditue: 1965ean, J.M. Leizaolak 1808-1814 en la poesía popular vasca (194-200 or.) liburuan argitaratu zituan bertso horreek, baina ortografia garaira egokituta eta izenak ezkutatuta. Gero, 1983an, Lakarrak, Bigurik eta Urgellek jaso eben aldaera hori euren liburuan (Euskal baladak: antologia eta azterketa).

Dana dala -gaineratu dabe- bertso-papel hori, Louis Lucien Bonaparte printzeak jaso eta Londresen eukan liburutegi personalean gordeta egon zan, bere alargunak Chicagoko Newberry Libraryri saldu arte (1900. urte inguruan). Gero, 1980. urte inguruan, Euskaltzaindiaren Bibliotekak Bonapartek jasotako bertso-papelez osotutako mikrofilm bat erosi eban, ikertzaile guztien eskuragarri jarteko. Konsultak errazteko bertso-paper horreen kopiak egin zituen papelean. Guri horreen kopia bat heldu jaku. (Hilebete eskas geroago, Roberto Kerexetaren laguntzaz, beste mikrofilm bat topau dogu Euskadiko Artxibo Historikoan).

Bertso-papel honetan, aurkezpen legez, testu hau azaltzen da: Mendaroco semea naiz desgracia asco eguin dedana, eta noa aditce? emotera canta oiequin ez dedin suertatu Amaren Semeric gueyago ni becela.


Informazino barriaren bila

Lanean jarraitzen dabe ikerlariek. Hori dala-eta, bertso-sorta honi lotutako informazinoa izan leiken edonor eurekaz hartu-emonetan jartea eskatzen dabe. Batez be -adierazo dabe- honeek interesetan jakuz: Manuel Lekuonak 1935ean argitaratutako bertso honeen aldaerearen jatorrizko dokumentua, Basarrik Loiola, Arrate eta Segura irratietan 1962an kantautako bertsoen grabazinoa eta bertso-paper honeekaz erabilitako doinua (1920. urtea baino lehenagokoa). Hauxe da Modesto eta Bertol Arrieta aita-semeek daben helbide elektronikoa: hamalauheriotzena@gmail.com

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu