Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak jaso dau aurtengo Euskara saria, Hau Pittu Hau konparsearen eskutik

Bizkaie! 2014-08-19 11:12   Euskerea berbagai

Euskerearen normalizazino eta sustapenerako egindako lana saritzeko asmoz, Hau Pittu Hau konparseak Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeari emon deutso aurtengo Euskara saria, Bilboko Aste Nagusian, konparsearen eta Uemaren helburua berbera baita, hau da, Euskal Herri euskalduna lortzea.

Euskerearen normalizazino eta sustapenerako egindako lana saritzeko asmoz, Hau Pittu Hau konparseak Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeari emon deutso aurtengo Euskara saria, Bilboko Aste Nagusian, konparsearen eta Uemaren helburua berbera baita, hau da, Euskal Herri euskalduna lortzea.

2003an hasi ziran Euskara saria emoten, eta ordutik, urtero legez, Aste Nagusiko astelehenean, bazkaria egin eta gero, euskerearen alde lan egiten daben norbanako zein talde edo alkarteri emoten deutsie saria.

Mikel Ansotegi Uemako zuzendaritza batzordeko kideak hartu eban saria, talde osoaren izenean. Pozarren egoan Ansotegi. Hirurogeita hamaika udal ordezkatzen dituela gogorarazo eta saria egindako lana aintzat hartzeko modu bat izan dala azaldu eban: Uemak urte asko daroaz euskerearen alde lanean, eta holako sari bat jasoteak esan nahi dau egiten dogun lana ikusi eta baloretan dala.

Horrezaz gan, euren lana euskerearen arnasguneak sortzea dala azpimarratu eban Ansotegik: Arnasguneak euskerearen birikak dira eta Bilbon gagozanez, hemengo jai giroa ikusita, esan beharrik be ez dago inguru hau euskalgunea dala. Euskerearen berezko izaerea dauen gunea.

Hau Pittu Hau konparseari eskerrak emonez jarraitu eban Ansotegik: Zuen lanari eta euskerearen alde lanean dabilzan euskaltzale, euskaldun eta guztiei eskerrak emon nahi deutsuedaz ordezkaritza guztiaren izenean. Danoi esker euskaltzale gehiago sortzen gabilz eta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu