Busturialdeko euskerearen dibersidadea ikasgeletan

Bizkaie! 2014-05-30 16:29   Euskerea berbagai

Helburua, beraz, eskualdeko euskerea hobeto ezagutzea eta eskolan txertatzea da, aberastasun horren jaube izanik. Herriko ahozko hizkera bizia oinarritzat harturik, eskolako eredu landura igaroteko eta han txertatzeko pausua egitea da helburua, euskera jasoagoa erabilteko orduan be bakotxa bere herriko erregistroa horretara ekarteko kapaz izan daiten.

Seber Altube Ikastolea Gernikan-Lumon egon arren, eskualde osoko ikastolea da eta bere barruan Busturialddeko 18 udalerritako ikasleak batzen ditu egunero. Era horretan, eskualdeak hizkuntzearen aldetik dauen dibersidadea agirian dago, bai ikasgeletan zein ikasleen arteko eguneroko hartu-emonetan be.

Euskerearen aldaera horreek guztiak gitxitan nabarmendu dira arlo akademikoetatik kanpo, eta eskualde mailan atentzino gitxi eskaini izan jako orain arte. Beraz, geure hizkuntzea balioan jarri ez dan altxorra da eta Ibilaldia 2014ko testuinguru honetan ezinbestekotzat jo izan dogu bakotasun horri aurre egitea. Helburua, beraz, eskualdeko euskerea hobeto ezagutzea eta eskolan txertatzea da, aberastasun horren jaube izanik. Herriko ahozko hizkera bizia oinarritzat harturik, eskolako eredu landura igaroteko eta han txertatzeko pausua egitea da helburua, euskera jasoagoa erabilteko orduan be bakotxa bere herriko erregistroa horretara ekarteko kapaz izan daiten.

Egitasmo honen bidez Busturialdeko ikastetxeetan, eta ez Seber Altube Ikastolan bakarrik, eskualdeko euskereak dauen aberastasuna eta ezaugarriak ikasgeletan lantzeko tresnea sortu nahi da. Aldaera horreek guztiak arlo geografikoagaz erabateko loturea dabenez, material didaktiko hau Ingurumenaren Ezaguera gaiagaz batera erabilteko diseinauko da, eta batez be Lehen Hezkuntzako 3. zikloari eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako I. zikloari egokitutako jarduerak proponiduko dira. Hori bai, sortuko dan material honek asmo osogarria dau, horrek esan nahi dau curriculum barruan kokatuta egongo dala eta ohiko programazinoan txertatzeko modukoa izango dala bere erabilerea ikasgeletan errazteko asmoz.


Proiektuak 3 atal ditu:

1) Ikastetxeko irakasleei bideratutako Busturialdeko euskerearen ezaugarri nagusiak era sintetikoan batuko dauen liburuxkea sortzea. Horretan ikasleakaz ariketak egiteko orduan jakingarri eta iradokizunak izango ditue. Liburuxkeak Mendebaldeko euskerearen testuinguruan eskualdekoak dauen kokapena zehaztuko da bai eta zonaldeka dituan eraginak be identifikauko dira. Horretarako, zenbait azpiatal jorratu dira, egungo ikerketen arabera ildo nagusiak finkatuz: aditza, entonazinoa, azentua, morfologia, fonologia, sintaxia…

2) Ikasgelan bertan ikasleek eurek dituen euskerearen aldaerak eta dibersidadea jasoteko eta identifiketako ariketak proponiduten dira. Esan bezela, helburua ez da ikasturte horreen programazinoan erabiliko ez dan material mardula sortzea, era dinamikoan ikasgeletako hizkuntzearen dibersidadea nabarmentzea baino.

3) Webgune bat diseinau da. Horretan aurreko atal bien materiala modu bisual eta erakargarrian antolatzeaz gan, ikasleek euren aitite eta amumari eginiko galderak eta grabazinoak jarteko baliogarria izango da. Proiektua EUDIA Ikerketa Taldeak garatu dau, Euskerearen Bariazinoa Aztertzeko Ikerketa Taldea, Euskal Herriko Unibersidadeko Gotzon Aurrekoetxea eta Iñaki Gaminde irakasleen gidaritzapean.

Egileak ikerketa taldekide eta Urdaibai eskualdekoak diran Ariane Ensunza, Leire Gandarias eta Lorea Unamuno izan dira. Jon Andoni Uriarte doktorea eta Seber Altubeko irakaslea kolaboratzaile moduan ibili izan dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu