Osakidetza euskalduntzeko 'neurri ausartak' eskatu ditu Kontseiluak

Bizkaie! 2014-02-11 17:08   Euskerea berbagai

Donostian batu dira gaur Kontseiluaren barruan dagozan osasungintzearen euskalduntzea lantzeko lantaldeak, eta Osakidetza euskalduntzeko neurri ausartak eta zehatzak hartzea eskatu dabe. Igaz osotu eben lantaldea Osasungintza Euskalduntzeko Erakundeak, Euskal Herrian Euskarazek, Euskaltzaleen Topaguneak, UEMAk eta Behatokiak.

Donostian batu dira gaur Kontseiluaren barruan dagozan osasungintzearen euskalduntzea lantzeko lantaldeak, eta Osakidetza euskalduntzeko neurri ausartak eta zehatzak hartzea eskatu dabe. Igaz osotu eben lantaldea Osasungintza Euskalduntzeko Erakundeak, Euskal Herrian Euskarazek, Euskaltzaleen Topaguneak, UEMAk eta Behatokiak.

Erakundeotako ordezkariek nabarmendu dabe euskerearen normalizazino prozesuan, Osakidetza moduko zerbitzuen euskalduntzea oso garrantzitsua dala, batetik, egunero milaka herritarrek erabilitako oinarrizko zerbitzua dalako eta, bestetik, bertan hainbat beharginek behar egiten dabelako. Ez dago osasun asistentzia duina jasoterik berezko hizkuntzan ez bada. Ezaugarri horreek egiten dabe berezi Osakidetza, eta horregaitik da lehentasunezkoa euskerearen normalizazino prozesu orokorrean, nabarmendu dabe.

Prentsaurrekoan gogorarazo da orain dala hilebete gitxi onartu dauela Osakidetzak euskalduntzeko plan estrategikoa, eta laster tokian tokiko planak egiten hasiko dirala. Plana aurkeztu zanean, gure aldetik proposamen oso bat aurkeztu genduan, eta, erantzunik jaso ez dogun arren, gure aldetik, lankidetzarako beharra eta prestutasuna adierazoteagaz batera, aitatutako lekuko planak garatzeak aukera barriak zabaltzen dituala jakinarazo nahi dogu, ganeratu dabe.

Osasun Sailari aurkeztutako proposamenen barri emon dabe Donostian batutako eragileek. Normalizazino planek emoitza onak izateko behar dituen helburu eta neurri zehatzak, eta horreek gauzatzeko epe zehatzak eskatu ditue. Holan, gaurtik kontratazino politikan aldaketak egin behar dirala azpimarratu dabe. Ez dauka zentzurik langileak euskalduntzera baliabideak bideratzen diran bitartean euskaldunak ez diran langile barriak kontrateteak. Euskaldun, elebidunak ez diran langileen iturria edo sarrerea, noiz itxiko dan erabagi beharra dago. Neurriak progresibotasuna izan beharko dau eta urte batzuetan lan deialdietan euskereak meritu lez dauen balioa handitzen joan beharko da. Baina, epe bat ipini behar jako, nabarmendu dabe.

Gaur egun lanean dagozan beharginen euskera gaitasuna ezagutu behar dala azpimarratu dabe, eta, behin hori ezagututa, langile guztiak euskalduntzeko plangintza progresibo eta iraunkorra ezarri behar dala.

Kontseiluaren eretxiz, bezero euskaldunei euskerazko zerbitzua emon behar jake, eta horretarako, daborduko Osakidetzak proposatzen dituan zirkuituak erabili behar dira. Langile euskaldunak identifiketeak gaixoaren hizkuntza eskubideen bermea eta euskeraz artatua izateko nahia ahalbidetuko leuke, eta, modu horretan, identifikazinoak hiztun komunidadeko kideon arteko komunikazinoa erraztu, besteak beste, lehenengo berbea euskeraz egin edo ez pentsetan ibili beharrik barik.

Udalerri euskaldunak be berbagai izan ditue. Biztanleen %70k baino gehiagok euskeraz dakien herrietan, bertako herritarrak euskeraz bizi dira. Horretan zonaldeetan intensidade bereziz landu beharko litzateke osasun zerbitzuen euskalduntzea. Presazko neurriak hartu behar dira eta kontratazino barri, ordezkapen eta lekualdaketa guztiak euskaldunen bidez egin behar dira, esan dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu