Udalerriko izen ofiziala ‘Sopela’ izango da aurrerantzean, Bizkaiko Batzar Nagusien adostasunaren ostean

Bizkaie! 2014-01-29 16:29   Euskerea berbagai

Sopelako Udal Gobernuarentzat, historikoa da gaurko eguna. Aurrerantzean, sopeloztarrek herriko kaleetan, etxeetan, baserrietan, eskolan eta orain, Udalak eta ganerako erakundeek be Sopela erabiliko dabe.

Sopelako Udal Gobernuarentzat, historikoa da gaurko eguna. Aurrerantzean, sopeloztarrek herriko kaleetan, etxeetan, baserrietan, eskolan eta orain, Udalak eta ganerako erakundeek be Sopela erabiliko dabe.


Izen aldaketearen inplementazinoa

Hurrengo aste eta hileotan, Sopelako Udalak izen ofizial barriaren inplementazinoa egingo dau. Halan da be, Sopelana izena daben kartel eta azpiegitura guztiak ez dira epe laburrean aldatuko. Udalak inplementazinoa epeka egingo dau, eta lehenik eta behin ezelako kostu ekonomikorik ez daben aldaketak egingo dira: barruko dokumentuak (agortzen diranean), mantxetak, publizidadea, udal agerkariak, deialdiak e.a.

Udal eraikinen seinaleak eta bestelako azpiegituren izenak ez dira berehala aldatuko, kostu ekonomikoak dirala eta, eta hondatzen diran neurrian aldatu egingo dira izen ofizial barria jarriz. Era berean, Udala beste enpresa eta erakunde batzuekaz hartu-emonetan jarriko da eurek be izen ofizial barria euren azpiegituretan jarri deien (Bizkaiko Foru Aldundia, Metro Bilbao e.a.).

Horrezaz gan, Sopelako Udala irudi korporatiboaren azterketea egiten dabil eta hurrengo asteetan egokitutako irudi korporatibo barria aurkeztuko dau, izen aldaketa barriagaz lotuz.


Kantaldia-ekitaldia

Izen aldaketa historiko hau auzokide danakaz batera ospatzeko asmoz, Sopelako Udalak ekitaldi bat antolatu dau martiaren 16an, 19:30ean Kurtzio Kultur Etxean. Sarrerea debalde izango da eta bertan Ruper Ordorika musikari ezagunak parte hartuko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu