Iruñerriko mintzakideak laguntzino eske

Bizkaie! 2014-01-16 12:02   Euskerea berbagai

Ahal eta nahi badozue, webgune honetan topauko dozue informazinoa: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin/home

Iruñerriko berbalagun edo mintzakideek crowdfunding kanpainea abiatu eben joandako urte amaieran, izan be, diru larrialdiari urtenbidea emoteko, 5.050 euro behar ditue.

Oraingoz, 3.405 euro eskuratu ditue, baina 4 egunetan falta diran 1.645 euroak lortu ezean, orain arteko jentearen ekarpena ezin izango da eskuratu. Hau da, helburura heltzen ez badira kanpainea bertan behera geratuko da.

Katiluak, kamisetak, txapak... eskuratu daitekez laguntzatxu baten truke... Ahal eta nahi badozue, webgune honetan topauko dozue informazinoa: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin/home

Mintzakide, Iruñerriko euskaldunon sare indartsuenetakoa da. Sare hau boluntarioek osotzen dabe eta horreen artean bi hiztun mueta batzen dira: euskeraz berba egiteko ohiturea dabenak: bidelagunak eta mintzamena hobetzeko laguntzinoa nahi dabenak: bidelariak.

Topaguneak koordinetan dauen Iruñerriko Mintzakide proiektua 2.004. urtean hasi zan bere ibilbidea egiten 80 boluntariogaz. Urtez urte, gero eta mintzakide gehiago hurreratu dira. 2012-2013. Ikasturtean, 600 bat mintzakide izan ziran. Edozelan be, hainbeste lagun koordinetako behar dan aurrekonturik ez da egon zortzi urteotan eta 80 boluntario horreek koordinetako zituen baliabideakaz segiduten dabe 600 mintzakidegaz.

Orain, beste pausu bat emotea da asmoa, egitasmoa erabarritu, birmoldatu, erreminta on-line barri bat eskaintzea, informazino osoa eskaini daian, sare sozial desbardinetan integrautakoa, aldiro eguneratzen dana, erabiltzaile eta eragile artean lankidetzea eta komunikazinoa errazten dauena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu