Euskaltzaindiak sendo segiduko dauela adierazo eben Baionan egindako osoko bilkuran

Bizkaie! 2013-12-23 10:20   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak osoko bilkurea egin eban barikuan, hilak 20, Baionako Euskal Museoan. Akademian azkenaldian izandako desadostunen inguruko adierazpen ofiziala egin eben, eta ostean, Jean Haritschelhar zanaren omenezko hilbarri txostena irakurri zan.

Euskaltzaindiak osoko bilkurea egin eban barikuan, hilak 20, Baionako Euskal Museoan. Akademian azkenaldian izandako desadostunen inguruko adierazpen ofiziala egin eben, eta ostean, Jean Haritschelhar zanaren omenezko hilbarri txostena irakurri zan.

Batzorde guztiak dira balio berekoak eta euskaltzain oso guztiak mailakideak adierazo eben, eta lehenago be izandako desadostasunak alkarrizketearen bidez gainditu dirala. Osoko bilkureak zuzendaritzeari deia egin deutso Akademiaren gogoeta aldia zabaltzeko, Gramatika batzordean bere bai, danen arteko lankidetzea indartu eta horretarako egutegia finkatzeko. Guztion artean egiten, eta egingo, dugu Euskaltzaindia, ganeratu eben.

Horrezaz gan, adierazpen ofizialean nabarmendu eben azkenengo egunotan izandako gorabehera eta esamesak ez dirala mesedegarri ez Euskaltzaindiarentzat ez euskerearantzat ez euskal kulturearentzat. Artean be -azaldu eben- desadostasunak izan diranean, alkarrizketearen bidez gainditu dira.

Osoko bilkureak, ganera, Jean Haritschelhar euskaltzainburu izandakoaren hilbarri txostena leidu eban. Jean-Rene Etchegaray Baionako Udalaren lehen auzapezordearen eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren berbaldien ostean, irakurri eban Beñat Oihartzabal euskaltzainak txostena.

Jean Haritschelhar Duhalde Baigorrin jaio zan, 1923ko maiatzaren 13an eta Miarritzen hil zan, 2013ko irailaren 1ean. Idazlea, euskaltzalea, euskaltzaina, 24 urtez euskaltzainburuorde eta 16 urtez euskaltzainburu izan zan. Bere bizitzearen pasarte batzuk gogoan izan zituan bere txostenean Oihartzabalek. Berehala, udagoienean lau bazterretan hostoak lez, hedatu zan barria Euskal Herrian, euskaltzale guziek etxekoekaz bat egiten eben euren nahibagan.

Bere berbetan, hileta egunean be, mundu bat batu zan Baigorrin. Euskal Herriko bazter guztietatik joan ziran euskaltzaleek. Danek argi euken zerbitzari berezia galdua ebala euskereak, eta euskaldun gutziak batzen zituan nonor amatau zala.

Euskaltzaindian, 1966tik 1988ra bitartean euskaltzainburuorde izan zan eta 1989an izentau eben euskaltzainburu, Luis Villasanteren lekuan. 2004ko abendura arte egon zan karguan. Jean Haritschelharrek egindako lanari jarraipena emotea besterik ez dagoala azpimarratu eban euskaltzainak: Euskarak gure hemengo lurraldean legezko ezagutzarik izan barik joan da Jean, mundu honetatik, guri jagoku orain, aspaldi hartua eban helburu haren burutan ateratea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu