36 erakundek jaso dabe Bikain, Euskerearen Kalidade Ziurtagiria

Bizkaie! 2013-12-18 11:44   Euskerea berbagai

Bikain Kanpo-Ebaluazinoak Eusko Jaurlaritzeak antolatzen ditu Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazinoagaz lankidetzan, eta erakunde batean euskerearen erabilerea, presentzia eta kudeaketa neurtzeko erabilten dira.

300 personatik gora batu ziran bart Bilboko EITBren egoitzan, Bikain Euskerearen Kalidade Ziurtagirien banaketa ekitaldiaren 6. edizinoan. Eusko Jaurlaritzako lehendakariagaz batera, oholtzan Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua; Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea; eta Asier Aloria Confebaskeko formazino zuzendaria izan ziran.

Bikain Kanpo-Ebaluazinoak Eusko Jaurlaritzeak antolatzen ditu Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazinoagaz lankidetzan, eta erakunde batean euskerearen erabilerea, presentzia eta kudeaketa neurtzeko erabilten dira. Kontuak kontu, aurten parte hartu daben erakundeek dagoeneko jaso dabe ebaluazino-txosten bana beren indargune nahiz zer hobetuen barri zehatza emoten deutsena, lortutako puntuazinoa eta horren araberako ziurtagiriagaz batera; hori guztia, lan-ibilbide desbardinetako ebaluatzaile talde batek egina, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen zuzendaritzapean.

Bikain Euskerearen Kalidade Ziurtagiri ofiziala, publikoa eta dobakoa da, eta hiru maila ditu: oinarrizkoa (200 puntu gitxienez); tarteko maila edo zilarrezkoa (400 puntu gitxienez) eta goi mailea edo urrezkoa (700 puntu gitxienez).

Aurten ziurtagiria jaso dabenen artean, orotariko enpresa eta erakundeak dagoz: industria zein teknologia alorretakoak, zerbitzuetakoak, asistentzialak, garraioetakoak, hezkuntzakoak, aholkularitza-alorrekoak nahiz administrazinokoak. Horreek guztiek egiaztatu dabe garapen-maila bat edo beste euskerearen erabilera, presentzia eta kudeaketan.

Bikain kanpo-ebaluazino bat egin ondoren eskura daitekeen ziurtagiria da. Ebaluazino horretan EMEk (Erreferentzia Marko Estandarrak) zehaztutako alorretan euskerearen presentzia, erabilerea eta, oro har, kudeaketea neurtzen da. Aztertzen diran alorrak ondokoak dira: Erakundearen komunikazinoa eta irudi korporatiboa; Kanpo eta barruko hartu-emonak; eta Hizkuntza kudeaketea.

Kanpo-ebaluazinoak Bikain Ebaluatzaileen Klubeko kideek egiten ditue era altruistan. Ebaluatzaile horreek lan-sektore askotarikoak dira, baita eskala diferentetakoak be, zuzendaritza-mailakoetatik hasi eta tartekoetatik jarraituta, maila ohikoagoetaraino.

Bikain Ziurtagiriaren zuzendaritza organoetan, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea batzordeburu dala, EAEko enpresarien alkarteak (CONFEBASK, SEA, CEBEK eta ADEGI), Euskadiko Kooperatiben Konfederazinoa, hiru foru aldundiak, Euskaltzaindia eta EUDEL biltzen dira.


36 izar barri euskerearen izartegian

Iñigo Urkullu lehendakariak euskerea zerbitzu eta lan hizkuntza lez erabilten dabenen garrantzia azpimarratu eban Bilboko ekitaldian. Urkulluk Bikain Euskerearen Kalidade Ziurtagiria lortu daben 36 erakundeak zoriondu zituan, 36 izar barri euskerearen izartegian. Bikain Ziurtagiriak iraunkoratsuna saritzen dau, Urkulluren esanetan, iraunkortasuna bai lanaren planifikazino atalean, baita kudeaketa momentuan be. Euskerea sustatzea Eusko Jaurlaritzearen lehentasuna dela gogorarazo eban Urkulluk eta elebitasun orekatua indartzea gizarte-kohesinoa sendotzea be badala ziurtatu eban. Beraz, lan munduan euskerea erabiltea ongizaterantz abiatzen dan gizartearen adierazgarria da, adierazo eban lehendakariak.

Lehendakariak, bere berbaldian, oraintsu hildako Ramon Labaien ekarri eban gogora, euskerearen sustatzailea eta EITB edota HABE martxan jarri zituana. Urte hareetan Labaienek piztutako zuzia nahitaezkoa izan da euskerea bizibarritzeko eta gaur, Bikain lako egitasmoak garatzeko, azaldu eban Urkulluk.


2013an Bikain, Euskerearen Kalidade Ziurtagiria jaso daben erakundeen zerrendea:

Oinarrizkoa

AMBULANCIAS MAIZ S.A.
Autobuses de Lujua, S.L.
CONSTRUCCIONES SUKIA ERAIKUNTZAK S.A.
EGAMaster S.A.
ELDUGAR L.S.S.L.
EUSKALIT – BIKAINTASUNERAKO EUSKAL FUNDAZIOA
Gestión Servicios Residenciales S. Coop. (Aretxabaletako GSR Debagoiena eta Legazpiko Santikutz Egoitza)
IRIZAR S. Coop. (Irizar Ormaiztegi)
METRO BILBAO S. A.
SOCIEDAD HISPÁNICA DE DESARROLLO S.A., ALCAMPO
OIARTZUN
Transportes Pesa, S.A.


Zilarra

Altuna y Uria S.A.
AMVISA
ASOCIACIÓN PARA LA REINSERCIÓN SOCIAL ERROAK
Autobuses La Guipuzcoana S.L.
Compañía del Tranvía de San Sebastián S.A. (Dbus)
Fagor Ederlan Koop. E. (Bulego orokorrak)
GERTEK, Sociedad de Gestión y Servicios S.A.
GOIERRIALDEA, S.L.
HETEL – Heziketa Teknikoko Elkartea
LARRIALDIAK Koop. E.
LRK Emergentziak Koop. E.
MONTTE S.L. (Egoitza nagusia)
MUSEUM CEMENTO REZOLA K-6 GESTIÓN CULTURAL, S.L.
OSAKIDETZAKO Bilbo Eskualdea – COMARCA BILBAO
SERBITZU ELKARTEA S.L.
TELESONIC S.A.


Urrea

Eika S. Coop.
IEFPS TOLOSALDEA GLHBI
IRAURGI IKASTETXEA
JUAN MATEO ZABALA EUSKALTEGIA S.L.
KARMENGO AMA IKASTETXEA
MIXER Servicios Audiovisuales, S.L.
MONDRAGON, Koop. E.
SAGARDUN PARTZUERGOA
Xoraturikan S.L.(Zuzeu)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu