Hiru hileko umeak euskerea eta gaztelania bereizteko gai dira

Bizkaie! 2013-12-16 17:47   Euskerea berbagai

Donostiako Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroak egindako ikerketa baten arabera, hiru hilabeteko umeek euskerea eta gaztelania bereizten dabe erritmoaren eta doinuaren bidez.

Donostiako Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroak egindako ikerketa baten arabera, hiru hilabeteko umeek euskerea eta gaztelania bereizten dabe erritmoaren eta doinuaren bidez.

Hiru eta lau hilabeteko seme-alaben hiru talderen euskera-gaztelania elebitasunaren kasuak aztertu ditue: gaztelaniaz bakarrik berba egiten daben gurasoekaz lehenengoa, euskeraz bakarrik dakienekaz bigarrena, eta elebidunak direnekaz hirugarrena. Monika Molnar BCBLko ikertzailearen arabera, umeek erritmoan eta prosodian nabaritzen dituen desbardintasunei esker bereizten ditue hizkuntza biak, hau da, doinua moduko hizketaren entzumenezko alderdietan.

Zentroak egindako proben emoitzen araberan, doinuan izaten diran desbardintasun zorrotzetarako oso sentikorrak dirala umeak, euskera eta gaztelania alderdi akustiko eta fonetikoetan hizkuntza oso antzekoak diran arren. Azterketan zehaztu danez, bikote elebidunen seme-alabek bikote elebakarrenetakoek baino sensibilidade gehiago erakutsi dabe hizkuntza biak bereiztean. Ganera, berbetan dagozanak hizkuntza aldatzen ebenean umeek interesa mantentzen eben.

Monika Molnar ikertzaile hungariarraren taldeak ikerketearen fase esperimentalak frogatu dau Donostiako euskerazko eremu elebakarretan hazitako umeak eremu elebidunetan biziko baltz lez jarduten dabela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu