Azkue Fundazinoak Mintzatu 2.0 aurkeztu dau eskuko telefonoetarako egokituta eta baliabide gehiagogaz

Bizkaie! 2013-12-03 16:40   Euskerea berbagai

Azkue Fundazinoak Mintzatu webgunea hobetu eta erabiltzaileen esku jarri ditu hainbat baliabide barri. Horrezaz gan webgunea smartphone gailuetan erabilteko aplikazinoak be garatu ditu. Aitatu webgunearen helburua da mundu osoko gune euskaldunak batu eta Mintzaturen sarean jartea.

Euskerearen Eguna ospatzeko Azkue Fundazinoak Mintzatu webgunea hobetu eta erabiltzaileen esku jarri ditu hainbat baliabide barri. Horrezaz gan webgunea smartphone gailuetan erabilteko aplikazinoak be garatu ditu. Aitatu webgunearen helburua da mundu osoko gune euskaldunak batu eta Mintzaturen sarean jartea, holan munduko zein lekutan egiten dan euskeraz jakin ahal izateko.

Ideia oso sinplea da: Mintzatu webgunean izena emon eta mapan euskeraz non berba egiten dan adierazo. Mapan lekuak sortzea oso erraza da; horretarako nahikoa da webgunean sartu eta erabiltzaile lez izena emotea. Ondoren Lekua Gehitu botoian klik egin behar da eta jarraian mapan kokatu behar da lekua, botoia nahi dogun lekuan jarriz, edo, bestela, beherago agertzen dan formularioan lekuaren helbidea idatziz; holan, mapan agertuko da lekua. Jarraian, formularioa bete eta gorde egin behar da.

Webguneak urtebete daroa abian eta gaur, Euskerearen Egunagaz batera, hainbat barrikuntza aurkeztu ditu Azkue Fundazinoak. Nagusienetako bat smartophone gailuetan erabili ahal izateko garatutako aplikazino barriak dira.

Aplikazinoak deskargetako: iOS sistemako aplikazinoa deskargetako sakatu hemen; Android sistemako aplikazinoa deskargetako, barriz, sakatu hemen.

Azkue Fundazinoak jakinarazo dauenez, erabiltzaileen parte-hartzea ezinbestekoa da Mintzatu garatzeko. Horretarako euskal etxeen parte hartzea be azpimarratu dabe, eurentzako tresna oso erabilgarria izango dalakoan. Mundu osoko Euskal Etxeak agertzeko aukerea dabe. Munduan zehar sakabanatuta dagozan euskaldunak nora joan eta alkartzeko lekua topau ahal izango leukie, nabarmendu dau Fundazinoak. Horrezaz gan webgunea euskal jaiak eta urtean zehar euskerearen aldeko ekimenak ezagutzera emoteko gune aproposa be izan daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu