'Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa' liburua Euskaltzaindiaren webgunean irakurgai dago

Bizkaie! 2013-12-02 17:26   Euskerea berbagai

Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa liburua sarean ipini barri dau Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean bertan konsultau daiteke. Jagon bildumearen 14. zenbakia da. Euskaltzaindiaren Corpus batzordeak landu dau, eta Pello Esnal batzordekidea izan da koordinatzailea.

Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa lanak, 2008an argitaratutakoak lez, estrategiak ditu ardatz. Izan be, hizkuntzearen erabileran dana ez da arau gramatikala betetea. Behin arau gramatikalak bete ezkero, eremu handi dauka hizkuntza-erabiltzaileak, dinoe Akademiako iturriek. Erabiltzaileak egokien eretxitako erabagiak hartuko ditu, askatasunez eta erantzukizunez jokatuz.

Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa liburuan euskerearen hitz-ordena lantzen da, hiru elementuren bidez: testu-antolatzaileak, mintzagaia eta galdegaia, eta erlatibozko esaldiak. Euskrrraren hitz-ordena izan da XX. mendean euskerearen aztertzaile eta arautzaileen gai eta kezka nagusietako bat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu