Balendin Lasuenek jaso dau Ohorezko Lauaxeta Saria

Bizkaie! 2013-12-02 14:00   sariak-autortzak

Aurtengo edizinoan, Bizkaiko Foru Aldundiak Balendin Lasuen Solozabali (Zaldibar, 1924) emon deutso Lauaxeta Ohorezko Saria; Ricardo Arregi Díaz de Herediari Lauxeta Poesia Saria Bitan esan beharra lanagaitik eta Jabi Elortegiri Lauaxeta Ikus-entzunezkoen Saria, Galerna lanagaitik.

Balendin Lasuenek 41 argitalpen ditu, horreetatik hamar BBKren Bizkaiko gaiak bilduman; eta ganerako gehienek berak sortutako bilduma bat osotzen dabe; sorterriari buruzko historia liburuak dira: Herriko kondaira koadernoak.

Bizitzan zehar izan dituan karguen artean, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Bizkaiko Kultura ordezkaria (1983-1994) eta Gerediaga Elkartearen lehendakaria izana da (1966-1972). Zaldibarko alkate be izan zan (1976-1983).

Horrezaz gan, Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko, Aranzadiko, Labayruko eta Eusko Ikaskuntzako bazkide be bada.

Bizkaiko Foru Aldundiak emoten dauen Lauaxeta Ohorezko Saria Bizkaian euskerearen sustapen, zabalkunde eta normalizazinoaren aldeko ahaleginetan nabarmendu diran personei edo taldeei eskerrak emoteko modu bat da, bai eta egin daben lana jentaurrean autortzeko modu bat be.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu