San Mames futbol zelaiaren mendeurrenean, 'Mende bat eta 90 minutu' dokumentalaren aurrestreinaldia

Bizkaie! 2013-08-21 10:34   Barriak

Ordu bete eta erdian, Athletic Cluben zelai zaharraren historia berrikusten dauen dokumentala dogu Unai Larrea kazetariak zuzendu dauen Mende bat eta 90 minutu hau. Makina bat agiritegi-irudi berreskuratu ditue eta pertsonaia publiko eta pribatuei (politikariak, idazleak, musikariak, bazkide arruntak…) egindako alkarrizketak be agiri dira dokumentalean.

Abuztuaren 21ean, eguaztenean, Guggenheim Bilbao Museoko auditorioan, Athletic Clubek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Baleuko produkzino-etxeak Mende bat eta 90 minutu dokumentalaren aurrestreinaldia eskainiko dabe, hau da, datozen belaunaldiei itxi gura jaken San Mames zelai zaharraren bizitza eta esentzia batzen dituan ikus-entzunezko dokumentua, Unai Larrea kazetariak zuzendutakoa. Euskal Telebista, Euskaltel, Canal + eta Bilboko Udala be partaide izan dira filmaren produkzinoan eta finantzazinoan. Proiekzinoari 13:00etan hasierea emongo jako eta dokumentala hasi baino ordu erdi lehenago, Guggenheim Bilbao Museoaren kanpoaldean, oroitzapenezko argazki saioa egongo da.

Dokumentalaren estreinaldirako aitatu lekua eta data ez dira kasualidadez aukeratu, izan be, orain dela mende bat baino gehiago Ingelesen Landa horreetan, britainiarren hilerriaren alboan hain zuzen be, Bilbon lehenengoz jokatutako foot-ball partiduak gauzatu ziran. Eta San Mames zelaian jokatutako lehenengo norgehiagoka Athletic Club eta Irungo Racingen kontrakoa izan zan, 1913ko abuztuaren 21ean. Lehia arratsaldeko 17:00etan hasi zan eta lehenengo gola Athleticen estreinako mitoak sartu eban: Rafael Moreno Pitxitxik, hain zuzen. Kontuak kontu, abuztuaren 21ean, San Mamesen inaugurazinoaren mendeurrena beteko da.

Ordu bete eta erdian, Athletic Cluben zelai zaharraren historia berrikusten dauen dokumentala dogu Unai Larrea kazetariak zuzendu dauen Mende bat eta 90 minutu hau. Makina bat agiritegi-irudi berreskuratu ditue eta pertsonaia publiko eta pribatuei (politikariak, idazleak, musikariak, bazkide arruntak…) egindako alkarrizketak be agiri dira dokumentalean. Hirurogei persona baino gehiagok hartu dabe parte, euren ahots, irudi eta gomutakaz. Besteak beste Johann Cruyff, Iker Casillas, Xavi Hernandez, Vicente del Bosque, Jorge Valdano, Andoni Zubizarreta, Jose Angel Iribar, Rafa Iriondo, Txetxu Rojo, Joseba Etxeberria, Angel Maria Villar, Julen Guerrero, Josu Urrutia, Carmelo eta Andoni Cedrun, Javier Clemente, Luis Fernandez, Andoni Goikoetxea, Iñigo Liceranzu, Peio Uralde, Jesus Mari Zamora, Carlos Gurpegi, Iñaki Saez, Jose Eulogio Garate, Joaquin Alonso, Rafa Guerrero, Nerea Onaindia, Susana Guerrero edo Juanlu (San Mameseko azken golegile ofiziala) dira protagonista. Horrezaz gan, alkarrizketatuen artean Jose Luis Bilbao, Iñaki Azkuna, Antonio Basagoiti, Jone Goirizelaia, Joaquin Almunia, Kepa Junkera, Kirmen Uribe, Anton Barrutia edo Eneko Atxa doguz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu