'Bizitzaren zientziak', dibertimendurako komikigintza hezitzailearen ekimen barria sarean eta doban

Bizkaie! 2013-04-17 12:45

Saure argitaletxeak proposamen didaktiko barri bat aurkeztu dau. Ekimen honen bidez, landa-ingurunea, gizartea eta kultureagaz zerikusia daben gaiak ezagutzera emotea da asmoa, irakurketa sortzailea eta ludikoa bitarteko dala. Saure argitaletxeak jarri ditu eduki horreek sarean, doban jarri be, eta hemen dagoz eskuragarri.

Saure argitaletxeak proposamen didaktiko barri bat aurkeztu dau. Ekimen honen bidez, landa-ingurunea, gizartea eta kultureagaz zerikusia daben gaiak ezagutzera emotea da asmoa, irakurketa sortzailea eta ludikoa bitarteko dala. Saure argitaletxeak jarri ditu eduki horreek sarean, doban jarri be, eta hemen dagoz eskuragarri.

Bizitzaren zientziak izen orokorra daben bost jarduera dagoz bertan. Jarduera bakotxak landa-eremuko bizimoduari buruzko ekintza edo gogoeta sorta bat dakau bere barruan. Irakurketa prozesua amaituta, irakurleari Iñigo Sarasolaren komiki bat eskaintzen jako. Komikiaren bidez, gaiari buruzko argibide gehiago emon nahi dira, eta alaitasunez batzuetan eta modu barregarrian besteetan, gizarteratu nahi diran balioak ahalik eta modurik atseginenean aditzera emon. Bertan dago, baita be, Txani Rodríguezek Saure argitaletxearentzat idatzitako beste komiki batzuen lagin txiki bat, gai berberak lantzen dituana; komiki horreek oso lagungarriak dira landa-eremuko bizimoduaz dogun ikuspegia osotzeko eta mundu horren irudi biziago eta osotuago bat emoteko. Azken komiki horreek online denda batzuetan topau daitekez, baina lehenengo orriak baino ezin dira eskuratu doban.

Komikiak dira, beraz, ekimen honen euskarri nagusiak. Beren orrietan, gazte jenteak munduaren nondik norakoak ulertzeko beharrezko ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak eskuratu ahal izango ditu, bai arlo fisikoei, sozialei eta kulturalei buruz, bai gizartean daben bizilekuari buruz. Gainera, danon ondasunak, ondare naturala eta zerbitzu publikoak identifikau, balioetsi eta jagoteko moduaz be gogoetea egin ahal izango dabe gazteek.

Hausnargai horreek beste irakurketa-espazio batzuetara be zabal daitekez, beste komiki batzuetara hain zuzen, ezelako eremurik zehaztu barik, irakurteko plazer hutsagaitik.

Kontuak kontu, proposatzen dan irakurketearen bidez, gizakiok geure burua ingurunearen osogai modura ikusteko moldea sustatu nahi da, natureagaz alkarreragina garatzeko dogun ahalmena nabarmenduz. Gizakiok eraldatutako arloak be aztertzen doguz: urbanizatze-prozesua, industrializazinoa, komunikazino-bideak, materialen erauzketea...

Sustatu nahi da, orobat, ingurumenagazko errespetua, naturea, besteak beste, dibertimenduzko ekintzak gauzatzeko leku ezin aproposagoa dala uste dogulako. Ariketa batzuk proponiduten doguz, ingurumenak dituan arazo nagusiak deskribiduten dituen ariketak hain zuzen, oso baliogarriak izango jakuzalakoan arazo horreek zerk eragin dituan igarteko eta giza portaera batzuek, norbanakoenak nahiz gizartearenak, natureari eragiten deutsien kalteak zer ondorio eragiten dituen aurretiaz ikusteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu