Jorge Oteiza gogoan, Donostiako Doka kafe antzokian

Bizkaie! 2013-04-05 13:32   jardunaldiak

Jorge Oteizaren heriotzearen 10. urteurrena dala-eta, Aldatzen Laguntzen antzerki taldeak eta Donostiako Doka kafe antzokiak artista oriotarra gogoratzeko jardunaldiak antolatu ditue. Ekitaldi guztiak Dokan egingo dira, apirilaren 8tik 11ra.

Jorge Oteizaren heriotzearen 10. urteurrena dala-eta, Aldatzen Laguntzen antzerki taldeak eta Donostiako Doka kafe antzokiak artista oriotarra gogoratzeko jardunaldiak antolatu ditue. Ekitaldi guztiak Dokan egingo dira, apirilaren 8tik 11ra.

Oteizaren sentiduteko erea eta pentsamenduak aurkeztea da jardunaldion helburua, Ion Martinez Aldatzen Laguntzen taldeko kideak azaldu dauenez. Euskal Herrin ezin dau inoiz ahaztu ze ekarpen egin eutson Oteizak bere sasoian euskal kulturea, politikea, arte garaikidea, irakaskuntzea, mitologia, hizkuntzea eta jenteari.

Orioko artisteak sustatu zituan ideiak ezagutarazo eta gaur egun oraindino zenbaterainoko erabilgarritasuna izan leikien aztertuko dabe jardunaldietan. Gaur egun bizi dogun egoera soziekonomikoan Oteizaren ideiak oso baliagarriak izan daitekeleza erexten deutse antolatzaileek.

Astelehenean, apirilak 8, abiatuko dabe egitaraua. Kukai jantza taldeak eta Tanttaka antzerki taldeak egindako Otehitzari biraka ikuskizunaren DVDa proiektauko dabe, 19:30ean. Eta martitzenean, ordu berean, Jon Intxaustegik Oteizaren ibilbide artistiko eta pentsaereari buruz egindako Fragmentos dokumentala emongo da.

Apirilaren 10ean, 19:30ean, Emilio Varela Frojan arkitekto eta Oteizaren inguruan ezagutza handia dauenak, artisteari buruzko berbaldia emongo dau; ostean, Oteizak eta Nestor Basterretxeak Irunen alkarbanatu eben etxeari buruzko Casa vacía"film laburra zelan egin eban kontauko dau Jesus Mari Palaciosek. Amaieran, pelikulea bera eskainiko dabe, eta www.casavacia.com webgunea aurkeztuko da.

Jardunaldien azkenengo egunean, hilaren 11n, Oteitzarekin izeneko bertso-saioa antolatuko dabe, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariekaz. Ordaindu beharreko ekitaldi bakarra da, ganerakoak debalde dira eta. Bertso-saioko sarreraj egunean bertan ipiniko ditue salgai, 5 euroan.

Bertso-saio berezia izango dala aurreratu dabe antolatzaileek. Ion Martinez aktoreak Jorge Oteitzaren rola beteko dau, artistaren ideia nagusiak eta bere anekdota ezagunak azalduko ditu, eta bertsolariek Oteizak planteatuako gaien ganean bertsotan egin beharko dabe, Unai Elizasu gai-jartzailearen laguntzinoagaz.

Aldatzen Laguntzen taldea 2010. urtean sortu zan, Oteitza ="/=" Gizartea artistearen pentsaeran oinarritutako antzezlana taularatzeko asmoz. Bagilean estreinau eta hainbat herritan antzeztu zan. Gaur egun, Ispilua antzezlana aurkezten dabil.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu