Dantzan.com-en aldeko babesle kuota kanpainea abiatu dabe

Bizkaie! 2013-03-15 14:43

Dantzan.com-ek atariaren aldeko babesle kuota kanpainea martxan ipini barri dau. Orain hilabete batzuk webgunea zarratu beharra izan eben, eta orduko arazoak kopondu arren, barriro be egoera larrian dago proiektua.

2011ko abenduaren 31n, hamar urteko ibilbidearen ostean Dantzan.com egi eben. Ezin dogu orain hamar urte abiatu genduan gunea ekonomikoki mantentzen jarraitu, inoen orduan. Diru-laguntzen beherakadeagaz batera, Dantzan.com alkarteak martxan zituan beste jarduera batzutan be diru-sarrerak nabarmen bajatu ziran. Halan be, finantzabide barriak topeteari ekin eutsien.

Gunea martxan ipini ahal izan bada be, honen jarraipena ez dago inola be ziurtatua, proiektuaren arduradunen arabera. Ahaleginak ahalegin, diru-iturriak murriztu egin dira, eta horren aurrean, dantzan.com-en aldeko babes taldekook beharrezkotzat jo dogu gure babesa ekonomikoa be izan daien pausua emotea.

Dantzan.com egitasmori babesa emon gura izan ezkero, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu