'Euskonews' aldizkaria diruz laguntzeko kanpainea abiatu dabe

Bizkaie! 2013-03-14 13:24

Euskonews zientzia eta kultureari buruzko aldizkaria astekari izatetik hamabostean behin argitaratzera pasatu dala jakinarazo dau Eusko Ikaskuntzak. Murrizketa ekonomikoek eragin dabe aldaketa, baina nahikoa izango ez dalakoan agerkariarentzat laguntza ekonomikoa eskatu dabe.

Euskonews zientzia eta kultureari buruzko aldizkaria astekari izatetik hamabostean behin argitaratzera pasatu dala jakinarazo dau Eusko Ikaskuntzak. Murrizketa ekonomikoek eragin dabe aldaketa, baina nahikoa izango ez dalakoan agerkariarentzat laguntza ekonomikoa eskatu dabe.

'Euskonews' egiten duten guztion gogoz kontra hartu behar izan dabe aldizkaria hamabostekari bihurtzeko ebatzia. Baina, argitaratzen jarraitu ahal izateko, agerkariak bizi daien egoereari aurre egiteko baliabide guztiak ondo etorriko jakiezala adierazo dabe prentsa-ohar batean. Horregaitik, irakurleen sostengua eskatzen jarraitu behar dogu eta orain arte egin ez dana be planteatzen: Euskonews aldizkariarentzat laguntza ekonomikoa eskatu, dinoe.

Euskonews laguntzeko kanpainea abian da. Dohaintzak behin edo behin baino gehiagotan egin ahal izango dira, nahi dan edo ahal dan kopuruan. Informazino gehiago: www.euskonews.com/laguntza. Urtearen amaieran, Sara Otaño artistearen margo bat zozketauko da diruz lagundu dabenen artean. Ez da erraza, inola be, Euskonewsen ardurea dogunontzat horrelako eskaerea egitea, baina gatxagoa izango litzateke 15 urteko ibilbidea etetea, esan dabe.

1998an sortu zan Euskonews. 660 alkarrizketa baino gehiago egin ditue urteotan, 2.000 artikulu idatzi dira, 4.000 kolaboratzailek baino gehiagok hartu dabe parte, eta 200 artisau eta 300 artista baino gehiagoren obrak ikusi ahal izan dira. 7.000 harpidedun ditu aldizkariak. Azkenengo bost urteetan (2008-2012) 6.864.216 bisita jaso ditu eta 10.614.978 orri konsultau dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu