www.durangaldeaeuskaraz.eu webgunea aurkeztu dau Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak

Bizkaie! 2013-03-14 12:48

Webgune honen helburua, mankomunidadeko herrietan dagoan euskerazko eskaintzeagaz zerikusia dauen guztia batzea da; esangura horretan, EBPNri, Erabilera Planari, aurrekontuei eta abarri buruzko informazinoa topau daiteke bertan. Gainera, ondare toponimikoa, albisteak, loturak, baliabideak eta euskerazko ekitaldien agendea be badauka webguneak.

www.durangaldeaeuskaraz.eu helbidean, durangaldeko herritarrek euskereagaz zerikusia daben albisteak zein ekitaldiak ezagutzeko aukerea izango dabe. Horrezaz gan, toponimia edota euskeraz argitaratu diran argitalpenak be plazaratuko dira.

Proiektu hau herritarrentzat edegia da; izan be, euren proposamenak eta iradokizunak bialtzeko aukerea izango dabe euskera.mdurango@bizkaia.org helbidera.

Bart arratsaldean San Agustin Kultur Gunean Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko euskera zerbitzuak, euskera teknikarien batzorde teknikoak eta Iametza interaktiboak bultzatutako Zarea proiektuaren aurkezpena izan da. Webgune honen helburua, mankomunidadeko herrietan dagoan euskerazko eskaintzeagaz zerikusia dauen guztia batzea da; esangura horretan, EBPNri, Erabilera Planari, aurrekontuei eta abarri buruzko informazinoa topau daiteke bertan. Gainera, ondare toponimikoa, albisteak, loturak, baliabideak eta euskerazko ekitaldien agendea be badauka webguneak.

Zarea Durangaldean otzara edo saski mota bati esaten jako, gaurdaino ezagutu doguna, arbasoena, gaur egun apaingarri lez eta artisau-azoketan baino ikusten ez dana ia, Durangaldeko euskerearen ataria be bada aurrerantzean.

Eskualderako tresna baliogarria izan nahi dau Zareak: barriak eta ekitaldiak zabaldu, eta batez be, mankomunidadeko herrietako euskera zerbitzuetatik egiten diran proiektuak ezagutzera emon: agendea, soziolinguistikea, diru-laguntzinoak, toponimia, argitalpenak, euskerea bultzatzeko egitasmoak…

Proiektua edegia eta parte-hartzailea izatea da helburua, alkarte edo norbanakoek euren barriak edo agendako ekitaldiak bialdu, euren eretxia emon, harpidedun egin eta abar. Horretarako ondokoak bideak dagoz: euskera.mdurango@bizkaia.org; sare sozialetan, Twitterren zarea6 eta Facebooken zarea, durangaldeko euskararen sarea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu