Xavier Dolanen 'Laurence Anyways' filmak jaso dau 10. Zinegoak jaialdiko sari nagusia

Bizkaie! 2013-02-11 10:19   Barriak

Xavier Dolanek irabazi dau X. Zinegoak jaialdiko sari nagusia, Laurence Anyways filmagaz. Transexualidadea ardatz dauen istorio bategaz poesia handiko obra artistikoa sortu dau Dolanek Ramon Bareak, Lucia Egañak eta Marta Andreuk osotutako epaimahaiak adierazo dauenez.

Xavier Dolanek irabazi dau X. Zinegoak jaialdiko sari nagusia, Laurence Anyways filmagaz. Transexualidadea ardatz dauen istorio bategaz poesia handiko obra artistikoa sortu dau Dolanek Ramon Bareak, Lucia Egañak eta Marta Andreuk osotutako epaimahaiak adierazo dauenez.

30 urte betetean, emakume izan nahi dauela erabagiko dau personaia nagusiak, eta haren bikotekideari kontauko deutso, prozesu osoan ondoan izango dauen esperantzaz. Hain zuzen, emakumezko aktore onenaren saria emon deutsie rol hori jokatzen dauen aktoreari: Suzanne Clementi.

Beste alde batetik, film dokumental onenaren saria eta Aniztasuna eta Giza Eskubideen saria irabazi ditu Malika Zouhali-Worrall eta Katherine Fairfax Wrighten Call Me Kuchu filmak. Ugandan homosexualek sufriduten daben indarkeriaren barri emoten dau pelikuleak. Zinegoak festibaleko epaileek nabarmendu dabe testigantza ugari jasoten dituala, eta mezua gailendu egiten dala, testuinguru gogorraren gainetik be.

Horrezaz gan, Lesbianismo eta Genero saria The Children of Srikandi Collectiveren Anak-Anak Srikandi filmak eta Thom Fitzgeralden Cloudburst-ek jaso dabe ex aequo.

Film labur onenari publikoak emondako saria, barriz, Alejandro Negueruelaren London, London filmak jaso dau.

Palmaresagaz jarraituz, Gizonezko aktore onenaren saria Nikola Kojok irabazi dau, Srdjan Dragojevic serbiarraren Parada filman egindako lanagaitik. Gidoi onenaren saria be eskuratu dau Parada filmak, Alexandra-Therese Keiningen Kyss Mig filmagaz batera.

Kontuak kontu, X. Zinegoak jaialdia ez da amaitu, izan be, hilaren 13tik 26ra, Leioan, Sopelan, Durangon, Sestaon, Errenterian eta Donostian emongo ditue egitarautik aukeratutako zenbait film, Zinegoak Hedapena atalaren barruan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu