Maien profezia eta munduaren amaierearen ganeko bestelako interpretazinoak berbagai Bilbon

Bizkaie! 2012-12-19 17:45

Munduaren Amaiera programea, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo da hilaren 20an, arratsaldeko 19:00etan, eta sarrerea librea izango da, aretoko leku guztiak bete arte.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Círculo Escéptico izeneko alkarteak eta El Correo egunkariko Zientzia sailak alkarren artean antolatu daben Munduaren Amaiera programea, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo da hilaren 20an, arratsaldeko 19:00etan, eta sarrerea librea izango da, aretoko leku guztiak bete arte.

Azken hileotan asko berba egin da munduaren amaiereari buruz, izan be, interpretazino batzuen arabera, maiek mundua abendu honetan, hilaren 21ean, amaituko zala esan ei eben. Bidebarrieta Kulturguneak, aurreikuspen apokaliptiko honi eta beste batzuei hurreraketa zorrotza proposatzen dauen zientziaren zabalkunderako saioa jasoko dau Mauricio – José Schwarz, kazetari zientifikoaren eta Sergio L. Palacios, fisikari eta dibulgatzailearen eskutik.

Saioari hasierea emoteko, Espainian bizi dan Mauricio – José Schwarz (Mexiko D.F. 1955) idazle eta kazetariak emongo dauen ¿Qué nosotros dijimos que?: los Mayas y los agoreros del desastre berbaldia izango dogu. Mauricio – José Schwarz Sociedad Mexicana para la Investigación Escéptica izenekoaren sortzaileetako bat eta El investigador escéptico argitalpenaren editorea be bada. Mexikoko komunikabideetan, ideia okultisten, paranormalen eta sobrenaturalen aldekoen kontrako hainbat eztabaidatan hartu dau parte. Espainian pentsamendu kritikoa zabaldu nahi dauen Círculo Escéptico taldeko kide da, eta pentsamendu kritikoa sustatzea eta iruzur paranormalak, okultistak eta ustezko misterioak agirian ixtea helburu dauen El retorno de los charlatanes bloga idazten dau.

Ondoren, Sergio L. Palacios (Avilés, 1966) fisikari eta dibulgatzaile asturiarraren txandea izango da, Unas cuantas formas de destruir el mundo y hasta el universo, pero con fundamento berbaldiagaz. Funtsezko Fisikan lizentziatua da Kantabriako Unibersidadean, eta Fisika Doktore Oviedoko Unibersidadean. Bertan egiten dau lan. Bere ikerketa lanak zuntzen optika ez linealari buruzkoak izan dira, eta azken bost urteetan zientziaren zabalkundean dabil beharrean, zientzia fikzinozko zinemearen bitartez. Ahalik eta jarduera eta berbaldi gehienetan hartzen dau parte, fisikea jente guztiari helarazoteko, eta Estaduan erreferentziazkoa dan blogetako baten egilea da, Física en la ciencia ficción Plus.

Berbaldi bien amaieran mahai-ingurua hasiko da, eta ikus-entzule guztiek parte hartu ahal izango dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu