'Gartxot' filmak Film Luze Onenaren Saria irabazi dau Bordeleko animazino zinemaldian

Bizkaie! 2012-12-19 16:56   Barriak

Gartxot igazko zemendiaren 19an estreinau zan eta oraindino be herriz herri dabil, Hego eta Ipar Euskal Herrian. Gartxot filmak 8 izendapen jaso ditu beste horrenbeste zinemalditan eta hau da jasoten dauen bigarren saria, Australiako Auburn Film Festival-eko sariaren ondoren. Sari hori be ikusleek emonikoa izan zan.

Les Nuits Magiques, Festival Internatinal du film d’animation festibalak 22. edizinoa bete dau aurten eta abenduaren 5etik 18ra gauzatu da. Zinemaldi honen berezitasuna da ikusleek hautatzen dabela irabazlea.

Gartxot-egaz batera O’Apostolo (Galizia), Arrugas (Galizia), Le voyage de M. Crulic (Polonia-Errumania) eta Jean de la lune (Frantzia-Irlanda-Alemania) film luzeak egozan izentauta.

Gartxot Asisko Urmenetak eta Juanjo Elordik zuzendutako filma da, Andoaingo Somuga estudioan produzitua eta Arturo Campionen narrazino batean oinarritua. Benito Lertxundiren musikeak janzten dau filma eta Orioko bardoak ahotsa be jarri deutso personaia bati, Olatz Zugastigaz batera. Horrezaz gan, proganista nagusiei Zuberoa eta Nafarroa Behereko kantari eta aktore trebeek jarri deutsee ahotsa: Mixel Etxekopart, Luxi Agergarai eta Maika Etxekopartek, besteak beste.

Gartxot, konkista aitzineko konkista igazko zemendiaren 19an estreinau zan eta oraindino be herriz herri dabil, Hego eta Ipar Euskal Herrian. Gartxot filmak 8 izendapen jaso ditu beste horrenbeste zinemalditan eta hau da jasoten dauen bigarren saria, Australiako Auburn Film Festival-eko sariaren ondoren. Sari hori be ikusleek emonikoa izan zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu